Partaidetza Zerbitzuak elkarteentzako ikastaroak antolatu ditu

0
PRUEBA

18 ikastaro egingo dira guztira 2024 urtean zehar.

Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu beste urte batez, entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapen arloetan elkarteentzat lagungarri izateko helburuarekin.

Ikastaroak doakoak dira eta saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan. Saio bakoitzak 2 ordu edo 2 ordu eta erdiko iraupena izango du, ikastaroaren arabera, eta egun bakarrean edo bitan egingo dira.

Hainbat berrikuntzekin dator 2024ko ikastaroen eskaintza:

  • Ikastaroetan jorratuko diren gaiak zabaldu dira: aurreko urteetan garatzen zirenez gain berritasunen artean, besteak beste, Canva tresnarekin kartelak sortzeko ikastaroa eskainiko da, proiektuetan berdintasuna edo kultura-aniztasuna txertatzeko ikastaroak, edo gure erakundeetan lidergo eraldatzailea lantzeko ikastaroa.
  • 2024 urte osorako ikastaro plangintza eskuragarri dago jada.
  • Hilabete lehenago irekiko da ikastaro bakoitzean izena emateko epea .

Otsailean eta martxoan programatutako ikastaroak

Dirulaguntza eskaeren kudeaketa – Udal teknikarien eskutik.
GAZTELANIAZ: otsailak 20 [18.00-20.00]
EUSKARAZ: Otsailak 21 [18.00-20.00]

Elkarteen administrazio eta kontabilitate oinarriak – Impact Hub-en eskutik.
GAZTELANIAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: otsailak 22 eta 29 [18.00-20.30]

Hizkuntza eta irudi ez-sexistak – Errotik-en eskutik.
EUSKARAZ
Martxoak 5 [18.00-20.30]

Sare sozialen erabilera eraginkorra – Tapuntu-ren eskutik.
EUSKARAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: martxoak 12 eta 19 [18.00-20.00]

Lidergo eraldatzailea: talde osasuntsu eta eraginkorrak – Harago-ren eskutik.
GAZTELANIAZ
Ikastaroak bi saio ditu: martxoak 14 eta 21 [18.00-20.30]

IZEN EMATEAK