«Arabako Errioxa naiz eta nire etiketan esanda dago dena» lelopean gure ardoen jatorria ezagutzeko kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, Arabako Errioxako ardoen identifikazioaren garrantziaz jabetza komunikazio kanpaina jarri du abian. “Arabako Errioxa naiz eta nire etiketan esanda dago dena” sloganpean, kontsumitzaileei jatorriari erreparatzeko eskatu nahi zaie, kalitatea eta bikaintasuna bermatzen baititu. Arabako Errioxakoak dira gure ardoak, mundu mailan ezaguna den bere kalitatea jatorriari zor dio batez ere.

Publikoak Arabako Errioxako ardoak etiketaren bidez identifikatzeko publizitate-kanpaina garrantzitsua egingo du Eusko Jaurlaritzak Haziren bitartez: telebistan, kanpo-publizitatean, irratian, prentsa digitalean eta sare sozialetan.

Arabako Errioxako ardoak

Baldintza bio-klimatiko bereziak, milaka urteko historia, Erdi Aroko kultur eta arkitektura ondare paregabea eta bodega historiko eta berritzailez osatutako sektorea. Horra hor, Arabar Errioxako ardoari mundu mailako itzala eman dioten osagaiak.

Euskadi hegoaldean kokatutako Arabar Errioxa mahastiz jositako ingurune idilikoa da. 18 udalerritan banatuta dauden 310 km2 baino gehiagoko lur gorriek primeran betetzen dituzte mahatsondoak hazteko behar diren baldintza erabakigarrienak, mahatsondoak badakielako lurzorura eta klima baldintzetara egokitzen.

Trantsizio eremu bat da, berdin jasotzen dituelarik klima atlantikoaren eta mediterraneoaren eraginak, baina faktore orografikoek apaldurik; horregatik, mahastiek justuko eguzki eta ur dosiak jasotzen dituzte. Batetik, iristen zaie iparraldeko giro hezea, baina Toloño mendizerrako gailurrek leunduta, eta bestetik, baita ere hego-ekialdeko haize lehorra.

Mahastiak buztin eta karezko lurretan daude landatuta Toloño mendizerraren magalean, hegoalderantz orientatutako terraza eta lursail txikietan, udako argitasuna albait gehien aprobetxatzeko.

Arabar Errioxako ardoa “Errioxa” Jatorri Deitura Kalifikatuak baimendutako mahats barietateekin egiten da, horiek direlako baldintza bio-klimatikoetara ongien egokitzen direnak.