Euskadi lurralde erakargarria da zibersegurtasunean inbertitzeko

0
PRUEBA

Euskadi zibersegurtasunean inbertitzeko lurralde erakargarri gisa identifikatzen da, lankidetza publiko-pribatuko ekimenengatik eta ingurune fiskal mesedegarria duelarik, gaur Bilbon aurkeztu den Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren hirugarren ediziotik ondorioztatu daitekeenez. Publikazioa, Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkarteak (GAIA), Euskadiko Zibersegurtasun Enpresen Elkarteak (Cybasque) eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak (SPRI) antolatu duten “Euskadi Digital segurua: Europako erreferentziazko ekosistema” jardunaldian aurkeztu dute.

Txosten horretatik ondorioztatu daitekeenez, Euskadiko zibersegurtasun industrialaren etorkizuna “itxaropentsua” da, eta haren sendotzearen oinarria “erakunde publiko eta pribatuen arteko konpromiso sendo eta elkarlanaren aldeko apustua egiten jarraitzea da, osagai horiek beharrezkoak baitira nazioarteko aintzatespena duen zibersegurtasun industrialeko hub gisa sendotzeko”.

Izan ere, Euskadik ekosistema sendoa du enpresei laguntzeko tresnei dagokienez, eta zibersegurtasunak eta sektoreko enpresek protagonismoa dute, argi eta garbi. Erakundeen laguntza bereizgarri hori funtsezkoa da Euskadiko zibersegurtasun-ekosistema osatzen duten enpresak hazten eta indartzen laguntzeko, hala nola, I+G, berrikuntza, ekintzailetza, nazioartekotzea edo finantzaketarako sarbidea dira laguntza jasotzen dituzten eremuetako batzuk, besteak beste.

Presentación EuskadiDigitalSegura-SPRI-Cybasque_v17

Ildo horretan, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, SPRIren bitartez aurrera egiten jarraituko du enpresengan zibersegurtasuna areagotzen eta hobetzen laguntzeko estrategian, besteak beste, aurten gutxienez 3,5 milioi euro izango dituen programari esker.

Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde den Estíbaliz Hernáezek eta Euskadiko Zibersegurtasun Enpresen Elkarteko (Cybasque) presidente den Xabier Mitxelenak, Euskadin daukagun zibersegurtasunaren egungo egoeraren berri eman dute jardunaldi horren aurreko prentsaurrekoan.

Liburu Zuriaren ondorio nagusiak

Liburu Zuriaren beste ondorio batzuen artean, lurraldeko zibersegurtasun-ekosistemari dagokionez, Euskadik nabarmen gainditzen du milioi biztanleko zibersegurtasun-enpresen kopurua, Espainiarekin eta Europarekin alderatuta. Zehazki, Euskadik milioi bat biztanleko 79 zibersegurtasun-enpresa baino gehiago ditu; Espainiak eta Europak, berriz, milioi biztanleko 28 eta 22,8 enpresa dituzte, hurrenez hurren. Datu horren arabera, Euskadi zibersegurtasuneko enpresen kontzentraziorik handiena duen Europar Batasuneko eskualdeetako bat da, eta Europa mailan eremu horretan aktiboenetako bat.

Startup-ei dagokionez, zibersegurtasunean diharduten enpresa berrien kopurua 59koa da guztira, eta hainbat eremutara bideratuta daude, hala nola Cloudera, datuen babesera, nortasunen eta sarbideen kudeaketara eta azpiegituretara, besteak beste.

Bestalde, Euskadiko zibersegurtasun-ekosistema bere aniztasunagatik nabarmentzen da, eragile espezializatu ugari baititu, eta horrek ingurune oso heterogeneoa dela adierazten du. Honek, Euskadi zibersegurtasun-proiektuei modu integralean ekin ahal izateko lurralde autonomoa dela ondorioztatzen du. Euskadik, besteak beste, zentro teknologikoak, unibertsitateak, integratzaileak/aholkulariak, banatzaileak/handizkariak edo tokiko fabrikatzaileak ditu, eta, beraz, zibersegurtasunaren sektoreko balio-katearen maila guztiak barneratzen ditu.

Bestalde, txostenak agerian uzten du alde handia dagoela sektoreko profesionalen eskaintzaren eta eskariaren artean, eta profesionalei dagokienez gero, naiz eta eskaintza handiagoarekin topo egin, hau ez da gure industria hornitzeko behar besteko erritmoan hazten ari.

Ildo horretan, talentu espezializatua sustatzeko egiten diren ahaleginetako batzuk hezkuntza-arloaren ildotik doaz. Euskadiko unibertsitateak urtez urte diardute ikasketa berriak egokitzen, hobetzen eta sartzen. Aldi berean, enpresa-eremuan, langileak gaitzen ari dira beren karrera profesionala zibersegurtasunaren esparrura birbideratzeko, trebetasun eta gaitasun berriak emanez. Horrez gain, EAEtik kanpoko talentua erakartzen ari dira, gure herrialdea sektorean indar handia duen lurralde bezala antzematen baitea.

Txostena: Euskadiko zibersegurtasunaren sektorearen ezaugarriak

Gaur goizean “Zibersegurtasunaren sektorearen ezaugarriak Euskadin” txostena ere aurkeztu da, sektorearen egungo eta etorkizuneko egoeraren azterketa egiten duena, euskal enpresen enplegu- eta kualifikazio-beharrak identifikatu ahal izateko.

Xabier Mitxelena Cybasqueko presidenteak azpimarratu duenez, “zibersegurtasuna proiekzio profesional handiena duen sektoreetako bat da, eta Euskadi azpiegitura eta pertsonalari dagokionez Europako zibersegurtasunaren buruan kokatzen bada ere, gero eta nabarmenagoa den erronka bat dugu: talentu-arrakala. Horri dagokionez, sektorearen egoera ezagutzea ezinbestekoa da beharrezko neurriak hartzeko, besteak beste, inbertsioari, berrikuntzari eta aldaketa kulturalari dagokienez“, esan du.

Hala, Cybasqueren txostenaren ondorioetako batzuk honako hauek dira:

  • “Euskadiren 2025erako Eraldaketa Digitalerako Estrategiaren” helburua, hurrengo arlo espezializatuetan 300 enpresa berri lortzea da: zibersegurtasuna, IA, konputazio kuantikoa, ikusmen artifiziala, blockchain, IoT, errealitate areagotua, big data, robotika, etab. Horrek esan nahi du arlo horretako profesionalak behar direla.
  • IKT erabiltzaileen kopuruak gora egin duen arren, 2022an % 5 jaitsi zen IKT espezialisten kopurua. Beharrezkoa da, beraz, aditu digital aurreratuen eskasiari erreparatzea, herrialdearen hazkundearen aurreikuspenak zailtzen dituelako.
  • Euskadiko sektore pribatuko kontratazioen aurreikuspenen arabera, goi-mailako hezkuntzako profilen eskaria gainerako profilen gainetik dago. Euskadiko unibertsitate guztiak zibersegurtasun-premiarekin lerrokatuta badaude ere, eta arlo horretan masterrak eta graduren bat eskaintzen badituzte ere, sektorearen zabaltasunak eta beharrezko ezagutzek beste alternatiba batzuk beharko dituzte.
  • Horrela, zibersegurtasunaren sektoreak duen profesionalen gabeziaren kasuan, enpresek lanpostu horietarako barne-talentua bilatu edo birziklatu beharko dute, edo goi-mailako ikasketetakoak ez diren baina esperientzia eta kualifikazioei dagokienez profil askotariko lan-taldeetan sartu daitezkeen profesionalak kontratatu beharko dituzte. Gainera, Cybasquek azpimarratu du Euskadiko Lanbide Heziketa ere bat datorrela gaur egun existitzen diren beharrekin.
  • Bestalde, txostenak jasotzen du profesional kualifikatuak eta adituak dituen sektore bat bilatzen dela, eta, beraz, arreta jarri behar dela goi-mailako ikasketak dituzten profilak sortzean eta atxikitzean, bai eta profesionalen ziurtapenean ere. Gainera, produkziot-katean erabat aprobetxatzen ez diren gaitasunak daudela egiaztatu da.

Xabier Mitxelenak azpimarratu duenez, “oso argi izan behar dugu mundu digitalean zibererasoekin etengabe biziko garela. Ziberkrimena munduko hirugarren ekonomia izango litzateke, eta 2025ean,  10,5 trilioi dolarrera iristea aurreikusten da, lehenago ez bada. Minuturo, 1.000 zibereraso automatizatu baino gehiago gertatzen dira erabiltzaileen datuak lapurtzeko asmoarekin.

Zentzu horretan, gogorarazi du Cybasqueren helburua, lankidetza publiko-pribatuko lotura bat ezartzea dela, enpresei eta gizarteari laguntzeko “lehiakorrak izango diren eta zibererasoen eragina saihestu ahal izango duten” azpiegiturak, produktu eta zerbitzu erresilienteak sortzen. “Elkarrekin indartsuagoak gara, eta gure ekimenak lehen lerroko etorkizun digitala sortzera bideratuta daude, Europa mailako erreferentea izanik. Hori lortzeko -ondorioztatu du-, zibersegurtasuneko zerbitzuetan eta tresnetan inbertitzeaz gain, euskal enpresen enplegu- eta kualifikazio-beharrei erantzuteko elkarrekin lan egin behar dugu, eta arreta jarri behar dugu beharrezko profil profesionalak sortzen eta atxikitzen. Txosten honekin, nola gauden erakusten duen “argazki” bat egin dugu. Orain, beharrezko neurriak hartzeko lanean jarraituko dugu”, gaineratu du.

“Euskadi Digital segurua: ekosistema erreferentea Europan” jardunaldia

Jardunaldia GAIAren egoitzan burutu da, Bilbao Berrikuntza Faktoriako auditorioan (BBF), eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak jardunaldiari hasiera eman ondoren, eta SPRIk aipatutako Liburu Zuriaren, eta Cybasqueren “Euskadiko zibersegurtasunaren sektorearen ezaugarriei buruzko txostenaren” aurkezpenak egin ondoren, eta berriz ere SPRIk enpresen zibersegurtasunari laguntzeko zerbitzu eta programak komentatu ondoren, ordu erdiko bi mahai-inguru egin dira, lehenengoa industriako zibersegurtasunari buruzkoa, Eusko Jaurlaritzako eta MB Sistemas eta Secure&IT enpresetako ordezkariekin, eta bigarrena erregulazio-inguruneari buruzkoa, Merytronic eta Orbik Cybersecurity enpresetako ordezkariekin.