Ana Agirrek, Justiziako sailburuordeak, ETAk duela 24 urte hildako Fernando Buesa´ren eta Jorge Díez Elorza´ren omenaldian

0

Jaime Tapia eta Enrique Ullibarriaranarekin batera

Ana Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuordeak, ETAk duela 24 urte Gasteizko unibertsitate-campusean hildako Fernando Buesaren eta Jorge Díez Elorza ertzainaren omenaldian parte hartu du gaur arratsaldean, Arabako hiriburuko Europa jauregian. Sara Buesak, lehendakariorde izandakoaren alabetako batek, euskal gizarteak etorkizunerako utziko duen ondarea birpentsatzeko gonbita egin du: «Sufrimendua, sendatu gabeko zauriak edo elkarbizitzarako zubiak?».

Sara Buesak gogora ekarri duenez, joan den urrian aitaren errautsak dauden panteoia profanatu egin zuten, eta aho batez kondenatu ez izanak hilketaren ondorengo erreakzio batzuetara eraman zuen, eta mantra bat errepikatu behar izan zion bere buruari: «Izotza ez dadila nire bihotzean sartu. Ez dezala inoiz besteen minarekiko sentsibilitatea galdu «.

Eva Domaika kazetariak aurkeztu du ekitaldia, eta Ana Agirrerekin batera, bere saileko hainbat karguk hartu dute parte, besteak beste, Jaime Tapiak eta Enrique Ullibarriaranak. Idoia Mendia eta Javier Hurtado sailburuak,  Arabako Ahaldun Nagusiak, Gasteizko alkateak, Batzar Nagusietako lehendakariak, zenbait foru diputatuk eta Espainiako Gobernuko eta alderdi politikoetako zinegotzi eta ordezkariek ere babestu dituzte Natividad Rodriguez eta bere seme-alabak eta José Díaz eta Begoña Elorzaren sendia.

Sara Buesak indarkeria erabili zutenei buruz hitz egin du: «ezin diote utzi mehatxatu, bahitu, torturatu eta hil zituzten pertsonak izateari. Ezin dute ezabatu egin zutena, ezta eragin zuten mina ere. Bizitza osoan elkarrekin biziko dira «. «Indarkeria erabili zutenek, -gaineratu du-, honako hauek hauta ditzakete: Beren erantzukizuna saihesten alferrik saiatzea, beren ekintzen epikari eustea, edo eragin zuten mina bere egitea».

Juan Francisco Benito joan den astean izendatu zuten Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente. 2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuetan hil zuten Rodolfo Benito Samaniegoren aita da. Semea hil ondoren, bere izena zuen fundazio bat sortu zuen.

Ekitaldian, Fernando Buesa Blanco Fundazioak 2023an egindako guztiaren ibilbidea egingo duen bideo bat proiektatu da. Ondoren, Sara Buesak hitz egin du eta, bere arreba Marta eta Juan Benito eta Ana Hidalgo´rekin, Rodolfo Benito Samaniego´ren senideekin, Eva Domaika aurkezlearekin hitz egin dute.

Arahí abeslariak, Lino Lores gitarristarekin batera, «terrorismoaren biktimak eta, bereziki, Madrilen 2004ko martxoaren 11n izandako atentatuetan hildako pertsona guztiak oroitzeko» musika-emanaldia eskaini dute. Bihar, osteguna, lore-eskaintza egingo da Fernando Buesa eta Jorge Diaz hil zituzten Gasteizko campusean altxatutako monolitoan.