ACK enpresak bere zerbitzuak zabaldu nahi ditu aholkularitza informatiko eta softwarea garatzeko ingeniaritza gisa

0
PRUEBA

ACK Software enpresa ingeniaritza informatiko bat da, enpresak kudeatzeko soluzio eta baliabideak garatzen dituena. Barakaldon (Bizkaia) kokatua, bere bezeroekin batera lan egiten du neurrira egindako soluzio bat garatzeko, bere beharretara egokitzen dena eta oso erabilgarria dena. Gaur egun 10 langile ditu, etorkizun hurbilean langile gehiago izateko asmoarekin. 

Bizkaiko konpainiak erabiltzen duen sistemak Tryton du izena, software librea eta lizentziarik gabe, eta modu lokalean zein onlinean lan egiteko aukera ematen duena.  “Prozesuak optimizatzeko integratzen diren hainbat modulu eskaintzen ditugu. Teknologia berrien integrazioari esker, prozesu horiek eraginkorragoak eta azkarragoak dira, eta erabakiak hartzeko metodoa hobetu egiten da, negozio lehiakorragoa lortzen, gainera aurreztuz”, adierazi du, ACKko CEOk. 

Enpresa estatuan soilik aritzen bada ere, bere soluzioak atzerrira iristen dira bere bezeroen nazioarteko ordezkaritzen bidez. Azken urteotan, ACK elikagaien sektoreari zerbitzua ematen espezializatu da, Nandín kontserba-lantegia, Arrese gozotegia edo Sukalde catering-enpresa bezalako bezeroekin.  

Enpresak Santa Rosalia Gourmet gehitu du bere bezeroen artean, Espainiako Wagyu haragi-hazle eta -ekoizlea. Softwarea garatzeko lana jorratu du konpainiak, bere kudeaketa- eta kalitate-kontroleko sistema kudeatzeko dituen beharrak asetzeko. Gainera, ACK beste sektore batzuetan ere jorratzen du bere lana, hala nola  banaketa-enpresetan edo metalaren industrian, Cikautxo, edo Gestamp Taldeko Edscha enpresa, adibidez. 

Konpainiak enpresa askok modernizatu gabe dituzten prozesuak hobetzera animatzen dute. “Ezinbestekoa da teknologiaren potentzialaz baliatuko diren lan-metodo berrietara aldatzea”. Gainera, SPRI Taldearen laguntza jaso du, bere digitalizazio-programen bidez. Etorkizunari begira, elikagaien sektorean sendotzea du helburu, eta, aldi berean, beste sektore batzuetan hazten joatea. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.