Donostia Kirolak 3,5 milioiko marka jarri du instalazioen erabileran

0

Kirol Txartelaren abonatuak % 5,5 hazi dira eta dagoeneko 48.853 dira

2023a urte ona izan da Donostia Kirolarentzat: bazkide kopuruak gora egin du eta instalazioen erabilerak ere bai.

Iñaki Gabarain Kirolak eta Bizitza Osasuntsua arloko zinegotziak, iazko Donostia Kirolaren Memoriaren aurkezpenean, nabarmendu duenez, “Donostia sendotu egiten da kirolaren hiri modura” Kirol Txartelaren bazkide egin direnen kopurua % 5,5 handitu da, eta iazko urtea guztira, 48.853 bazkiderekin amaitu zen. Igoera horretan Altzako kiroldegi berriaren irekierak zerikusi handia izan du, zalantzarik gabe. Gainera, Donostia Kirolaren instalazioen erabileran ere marka jarri da. Hala, lehen aldiz, 3.500.000 erabileren langa gainditu da, eta, 2022an aldean, % 12,5eko igoera esanahi du horrek”.

Adierazi behar da, kiroldegi berria irekita, Kirol Txartel gehien dituen bigarren auzoa dela Altza. Lehen tokian Antigua-Benta Berri dago. Paco Yoldi kiroldegiak jarraitzen du Donostian gehien erabiltzen dena izaten (453.777 erabilera), ondoren Zuhaizti dago (363.352) eta Altzako kiroldegia hirugarren (315.259).

Azpimarratu behar da erabiltzaileek kirol-ekipamenduek ematen dituzten zerbitzuen inguruan duten pertzepzioan nota ona dela orain ere. Batez besteko balorazioa 7tik gora da, eta Kirol Elkintzak edo UDA kanpainetako ikastaroek 10etik 8 puntu lortu zituzten.

Donostia Kirolak 2023an antolatutako jardueretan 30.000 parte-hartzaile inguru izan ziren, pandemiaren aurretiko kopurura hurbilduz.