Lehendakariak Osakidetzaren Erabakimen Handiko Zentro berriaren obrak bisitatu ditu Zallan  

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu lehendakariak, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera, Enkarterriko eskualde osoari zerbitzua emango dion eta aurtengo lehen seihilekoan irekitzea aurreikusita duen Zallako Erabakimen Handiko Zentro berriaren obrak bisitatu ditu. Instalazio horiei esker, Osakidetzak inguruko 30.000 bizilagunei eskaintzen dien osasun-arreta hobetu ahal izango da, ekipamendu sanitario berri eta modernoekin. Instalazioetara egindako bisitan, Enkarterriko udalerrietako alkateak ere izan dira, eta bertatik bertara ikusi dute datorren hilean amaituko diren lanak nola doazen.

Osakidetzak 12,5 milioi euro inbertitu ditu zentro berrian. Beste urrats bat da Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak euskal osasun-sistema “publiko, unibertsal eta kalitatezkoarekin” duten konpromisoan. Azpiegitura berriak sortu eta modernizatzeak osasun-sistemarako ekitatea eta irisgarritasuna hobetzea dakar.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak egunero lan egiten duela Euskadiko edozein osasun-zentrotako ateak zeharkatzen dituen pertsona eta osasun-profesional oro harro senti dadin. «Egunero saiatzen gara helburu horri erantzuten. Errealismoaren printzipioa aplikatuz egiten dugu «, adierazi du.

Ildo horretan, Lehendakariak esan du “baliabideak mugatuak dira, lehentasunak ezartzen ditugu eta pixkanaka aurrera egiten dugu, urrats sendoekin”. Hala, lortutako helburuetako batzuk zerrendatu ditu: duela sei hilabete hitzartutako itxaron-zerrendak murriztea, Donostiako Alde Zaharrean lehen mailako osasun-zentro berria irekitzea, ospitale-sare publikoa hobetzeko inbertsio berriak aurkeztea edo Osakidetzak plantilla 1.431 plaza gehiagorekin handituko duela iragartzea.

Bestalde, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak azpimarratu du Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-arreta hobetzen lagunduko duten zerbitzuak sortzeko ahaleginean jarratituko dutela, “beti pertsonak erdi gunean, hori da gure leloa eta hori da gure konpromesua”.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren barruan, Zalla Erabakimen Handiko Zentro berria aurki irekiko da eta Zallako eta inguruko udalerrietako biztanleak artatzen hasiko da.

Zentro hori Zallan dago, eta Enkarterriko eta Arabako Artziniegako biztanleak artatuko dituen benetako espezialitate-zentroa da. Lehen Mailako Atentzioko Unitateak familiako eta komunitateko medikuntzako 50 profesional sanitario eta 18 espezialista izango ditu.

Instalazioak ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera diseinatuta daude, eta hiru solairutan banatuta: sotoa (garajea, aldagelak, biltegiak, mantentze-lanetako gunea), beheko solairua eta lehen solairua. Eraikinera beheko solairutik sartzen da. Bertan daude, hain zuen, pazienteen harrera/onarpena eta Etengabeko Arretako Gunea (EAG). Beheko solairuan eta lehen solairuan, guztira, 50 gune daude, kontsulta medikoak eta erizaintzakoak egiteko, baita 18 asistentzia-zerbitzutako proba osagarriak egiteko ere.

Zentroak zerbitzu hauek ditu: Familia Medikuntza, Pediatria, Etengabeko Arretako Gunea (EAG), Odontologia, Emaginaren Kontsulta, Erditzeko Prestakuntza, Traumatologia, Errehabilitazioa, Osasun Mentala, Endokrinologia, Kardiologia, Urologia, Kirurgia Orokorra, Dermatologia, Pneumologia, Neurologia, Gastroenterologia, Oftalmologia, Obstetrizia eta Ginekologia.

Kontsultak egiteko espazioez gain, zentroak honako hauez hornituta dago: erauzketa-gela, sendaketa-gela, larrialdi-gela, proba funtzionalak egiteko gela, EAGan egonkortzeko gela, gimnasioa, elektroterapia, ekografia, igeltsuen gela, espirometriako gela, erretinografoa, optikako gela, erditzeko prestakuntza eta ekografia ginekologikoa.

Eraikin berriak 7.856 m²-ko azalera du; hau da, aurrekoaren aldean espazioen hornidura nabarmen handitu da (750 m² inguruko azalera du). Espazioaz gain, kokapen berriak, Zallako tren-geltokiaren ondoan, irisgarritasun hobea eskaintzen die herritarrei. Horrek nabarmen hobetuko ditu asistentzia-arretaren egungo baldintzak eta profesionalen lan-baldintzak. 

ZALLAKO ERABAKIMEN HANDIKO ZENTRO BERRIAREN EZAUGARRIAK

Asistentzia-zuzkidura:

Beheko solairuan (2.398 m² eraiki):

  • Bezeroaren Arretarako Eremua (110 m²):

Sarrera, Frontt Office, Back Office, Bulegoa (BAEko 3 arduradun), zeladorearen bulegoa.

  • Lehen mailako atentzioko eremua (248 m²):

Larrialdietako gela 1, 1 egonkortze-gela, 1 sendaketa-gela, proba funtzionalen 1 gela, Odola ateratzeko 1 gela, Medikuntza Orokorreko 6 kontsulta, Medikuntza Orokorreko Erizaintzako 6 kontsulta, PA + BAE bilera-gela 1 (itxaronaldiak).

  • Pediatria Wremua (160 m²):

2 Pediatria-kontsulta, 2 Pediatria-kontsulta (Erizaintza), orgen biltegia eta Edoskitze-gunean.

  • Etengabeko arreta-gunea (163 m²):

Medikuntza orokorreko 2 kontsulta, Medikuntza Orokorreko 1 kontsulta (Erizaintza), 5 logela, 1 egongela.

  • Errehabilitazioko Arreta Espezializatua (205 m²):

2 kontsulta mediko, 1 elektroterapia-gela, 1 gimnasio, aldagelak.

  • X Izpien gelako atentzio espezializatua (188 m²):

X Izpien 1 gela, 3 aldagela-kabina, 1 kontrol-gela, 1 txosten-gela, 1 ekografia-gela, 1 traumatologia-kontsulta, 1 traumatologia-kontsulta (erizaintza),1  igeltsu-gela.

  • Beste espazio batzuk (948 m²):

1 sarbide-hall, 1 haize-babes, 2 banatzaile, 1 eskailera nagusi, sotora eta estalki-solairura sarbidea duten 2 igogailurekin, igarobideak eta itxaron-eremuak eremu guztietan, langileen komunak eta jendearen komunak, 1 garbigela, hondakin klinikoen 1 gela eta 2 ebakuazio-eskailera.

Lehen solairua (2.270 m² eraiki): 

  • Zentroko bulegoen eremua (216 m²):

Arreta espezializatuko arduradunaren 1 bulego, etxeko ospitalizazioko 1 bulego, gizarte-langilearen 1 bulego, 3 bulego erabilgarri, lehen mailako asistentziako eta arreta espezializatuko 2 bilera-gela. 

  • Osasun Mentaleko Eremua (211 m²):

1 kontrol, Medikuntza Egoiliarreko 1 kontsulta, Gizarte Laneko 1 kontsulta, Psikologiako 1 kontsulta, Psikiatriako 3 kontsulta, Erizaintzako 1 kontsulta, Terapiako 1 gela, 1 bilera-gela, langileen 1 gela eta pazienteentzako komunak.

  • Arreta Espezializatuko Eremua (445 m²):

Endokrinologiako 2 kontsulta, Otorrinolaringologiako 2 kontsulta, Kardiologiako 2 kontsulta, Urologiako 2 kontsulta, Kirurgiako 2 kontsulta, Dermatologiako 1 kontsulta eta 1 bulego, Neumologiako 1 kontsulta eta Espirometriako 1 gela, Digestioko 2 kontsulta, Oftalmologiako 2 kontsulta, Erretinografoko 1 kontsulta, Pliuripatologiako 1 kontsulta, Optikako 1 kontsulta, Kirurgia Kardiobaskularreko 1 Kontsulta eta Odontologiako 1 kontsulta (konpresorea duen erantsitako gelarekin).

  • Emakumearen Atentziorako Eremua (111 m²):

2 emagin-kontsulta, erditzea prestatzeko 1 gela.

  • Ginekologiako Eremua (57 m²):

Ekografiako 1 gela, Ginekologiako 1 kontsulta, Ginekologiako Erizaintzako 1 kontsulta.

  • Bestelako guneak (1.000 m²):

Eremu guztietarako igarobideak eta itxaron-eremuak, eskailera nagusia eta ebakuazio-eskailerak, langile eta pazienteentzako komunak, garbiketa-gelak eta instalazioen gela.

Sotoko solairua (2.833 m² eraiki): 

  • Aldagelak eta langileen komunak, mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak.
  • 47 aparkalekuko garajea eta sotora anbulantziak sartzeko aukera.
  • Bestelako guneak:

1 biltegi orokor, hondakinen biltegia, mantentze-lanen gela, uniforme garbiko gela, uniforme zikineko gela, eskailerak eta korridoreak. 

Estalki-solairua (355,00 m²):

  • Instalazio-gela, estalki-instalazioetarako sarbidea, igogailuen banatzailea eta ebakuazio-eskailera.