Eusko Jaurlaritzak alerta egoeran dagoen Euskadiko Uholde Arriskuari aurre egiteko Larrialdi Plan Berezia desaktibatu du, Zadorra arroan izan ezik

0

Eusko Jaurlaritzak desaktibatu du Euskadiko Uholde Arriskuari aurre egiteko Larrialdi Plan Berezia, atzo gauaz geroztik alerta egoeran zegoena, Zadorra ibaiaren arroan izan ezik; izan ere, arroaren jarraipen estua egiten jarraituko dute, oraingoz.

Planaren desaktibazioak honako arrazoi hauek ditu oinarri: eguraldiaren aurreikuspenetan ikusitako hobekuntza, prezipitazioen beherakada orokorra eta ibai-arroen mailen beherakada handia.