Nerea Melgosa, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 48. urteurreneko ekitaldietan

0

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 48. urteurrenean izan da gaur arratsaldean. Gasteizen, Salburuako gizarte-etxean, ekitaldi kultural bat egin da, musika, olerkien errezitaldia, ipuin eta dantza tradizionalen kontaketa eta guzti.

Arratsaldeko lauretatik aurrera, Afanis Arabako SEAD´eko lagunen elkarteak eta beste erakunde saharar batzuek antolatuta, hainbat ekitaldi izan dira Sahara atlantikoko herritarrek bizi duten egoeraren berri emateko. Antolatzaileek zehaztu dutenez, «herritar gehienak Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan bizi dira. Beste saharar kopuru handi bat Marokok okupatutako lurraldeetan bizi da, Espainiako estatuak 1975era arte okupatutako lurraldean. Eta asko munduko hainbat herrialdetan bizi dira «.

«Gaur egun, gatazkaren egoera zaila da, behin betiko konponbidea bilatzeko aurrerapausorik ez dagoelako. Saharar errefuxiatuen egoera larrialdia da. Krisi ekonomikoko urteek kanpamenduekiko lankidetzan eragin dute. Gaur egun, premiazkoa da errefuxiatuei laguntzea, oinarrizkoari dagokionez: elikadura, osasuna eta hezkuntza «.