Nerea Melgosak ofiziozko txandarekin eta doako justiziarekin lotutako gaiak aztertu ditu Legelarien Euskal Kontseiluarekin

0

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, harrera egin dio gaur goizean Lakuan Legelarien Euskal Kontseiluari, Maite Morillo Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanoa buru duela, Antón Echevarrieta lehendakariordearekin batera. Ana Agirre sailburuordearekin eta Eugenio Artetxe Justiziako zuzendariarekin batera, ofiziozko txandarekin, doako justiziarekin eta bi erakundeen artean sinatutako hainbat hitzarmenekin lotutako hainbat gai jorratu dituzte.