Posta bidezko botoa eskatzeko epea ireki da apirilaren 11ra arte

0

Hiru pertsona multzok eman dezakete botoa posta bidez apirilaren 21eko hauteskundeetan:

  1. Euskadin bizi direnek, baina arrazoiren batengatik posta bidez bozkatu nahi dutenek.
  2. Euskadin erroldatuta egon arren aldi batez Euskaditik kanpora bizi direnek: Estatuan edo atzerriko edozein herrialdetan aldi batez (ikasketak, Erasmus, nazioarteko bekak, estatuan edo atzerrian aldi baterako lana eta abar direla eta).
  3. Modu iraunkorrean atzerrian bizi direnek baina hauteskunde hauetan botoa emateko eskubidea dutenek. CERA-AEHE (atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle errolda) botoa izenekoa da.

Euskadin edo aldi batez Estatuan bizi direnak

Kolektibo horrek apirilaren 11ra arte eska dezake posta bidezko botoa:

  • Paper-inprimakiaren bidez, herritarren eskura dago Correosen bulego guztietan, eta Correosen, EINren edo Eusko Jaurlaritzaren (https://euskadi.eus) Inprimaki hori eskuz bete, sinatu eta norberak entregatu behar du Correosen bulegoan, aurretik balioko agiri ofizial batekin identifikatuta.
  • Online eska daiteke Correosen webgunearen bidez (bakarrik), balioko ziurtagiri digital ofizial batekin autentifikazio-prozesua egin ondoren: Izenpe, NAN elektronikoa, etab.

Eskaera egin ondoren, apirilaren 01etik 14ra bitartean jasoko ditu dokumentazioa eta boto-paperak adierazitako lekuan. Dokumentazio horrekin posta ziurtatuaren bidez eman ahal izango du botoa modu presentzialean eta balioko identifikazio ofizial bat aurkeztuta Correosen edozein bulegotan. Azken eguna apirilaren 17a izango da.

Aldi batez atzerrian bizi direnak

Pertsona horiek jada inskribatu daitezke “ez-egoiliar” gisa Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan. Inskripzio-epea martxoaren 23an amaituko da. Inskripzio hori eginda, egoiliarrak posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia jaso dezake Kontsuletxean, edo Eusko Jaurlaritzaren https://euskadi.eus webgunetik, edo Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren webgunetik ere jaits dezake.

Eskaera egin ondoren, Hautesle Erroldaren bulegoak posta ziurtatuaren bidez bidaliko ditu dokumentazioa eta boto-paperak, hautesleak ere posta ziurtatuaren bidez bidal ditzan Euskadiko bere hauteskunde-mahaira martxoaren 26tik apirilaren 17ra bitartean.

Modu iraunkorrean atzerrian bizi direnak

Euskadiko hauteskundeetan lehenengo aldiz, eta LOREG lege organikoaren 75. artikulua aldatu izanaren ondorioz (boto erregutua), modu iraunkorrean atzerrian bizi diren eta CERA-AEHEn inskribatuta dauden pertsonek, automatikoki jasoko dute dokumentazioa etxean, eskatu beharrik izan gabe:

  • Martxoaren 16tik martxoaren 22ra bitartean, posta ziurtatuaren bidez jasoko dute bozkatzeko behar duten dokumentazioa, boto-paperak izan ezik.
  • Martxoaren 27tik 31ra bitartean, posta arrunt bidez jasoko dituzte hautagai-zerrenda guztien boto-paperak, eta kontsuletxeetan ere eskuratu ahal izango dituzte, edo Eusko Jaurlaritzaren https://euskadi.eus webgunetik jaitsi.
  • Botoa aukeratu ondoren, dagokion Kontsuletxera bidali ahal izango dute posta ziurtatuaren bidez, apirilaren 16ra arte, edo Kontsuletxeko hautetsontzian sartu apirilaren 13tik 18ra bitartean.