Estatuko KPIaren murrizketa otsailekoa da gaur Astekonomiako asteko laburpenean

0
PRUEBA

Estatuko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) sei hamarren jaitsi zen otsailean. Adierazle hori goiburu gisa hartuta, Astekonomiakibilgailuen matrikulazioak urtarrilean izan duen bilakaera ere jasotzen du, baita eraikuntzaren sektoreko 2023ko balantzea ere.

INEk aurreratutako adierazlearen arabera, otsailean Estatuko KPIa % 2,8an kokatu zen, urtarrileko datua baino sei hamarren gutxiago. Bilakaera hori elektrizitatearen prezioen jaitsierak eta elikagaien prezioen egonkortasunak azaltzen dute. Era berean, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi zen, % 3,4raino.

Bestalde, eta DGTk argitaratutako azken datuen arabera, 2024ko urtarrilean 2.165 auto matrikulatu ziren Euskadin, aurreko urteko hil berean baino % 13,4 gehiago. Horrela, goranzko joerari eutsi zaio, 2023 amaitu delarik, aurreko hiru urteetan lortutako erregistroak gaindituz.

Era berean, 2023. urte osoan, eraikuntzaren sektoreko jarduera % 6,2 hazi zen Euskadin, 2022. urtearen aldean. Igoera hori obra zibilean ( % 9,8) eta eraikuntzan ( % 5,6) izandako gorakadak eragin zuen. Halaber, enpleguak portaera apur bat positiboa izan zuen ( % 0,2).

Astekonomia Zuzendaritzak «Astekonomia» izenarekin egindako asteko laburpen hau minutu bateko bideo hauen oinarria da gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.