75.634 gaztek bozkatuko dute lehenengo aldiz hauteskunde autonomiko batzuetan, datorren apirilaren 21ean

0

Datorren apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan nabarmen egingo du gora azken hauteskunde autonomikoetatik 18 bete dituzten pertsonen kopuruak. Lurralde historikoen arabera, Bizkaia da hauteskunde autonomikoetan botoa lehenengo aldiz emango duten adin nagusiko gehien dituen lurraldea:

  • Bizkaia, botoa emateko eskubidea duten 38.271 hautesle berri.
  • Gipuzkoa, 26.332
  • Araba, 11.031.

Herritarrei apirilaren 21eko hauteskundeen urrats eta alderdi nagusiei buruzko informazioa emateko komunikazio-kanpaina publikoaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak dibulgazio-bideo espezifiko bat prestatu du boto-emaile berri horientzat, botoa emateko eskubidea informatuta eta jakinaren gainean erabil dezaten.

Eztabaida publiko eta politikoa aberasteko aukera

Eusko Jaurlaritzaren ustez, hauteskunde-errolda autonomikoan hainbeste gazte sartu izana eztabaida publiko eta politikoa aberasteko aukera da, eta, horrekin, aldi berean, baita gure erakundeen ordezkagarritasuna ere.  Alde horretatik, Olalla Marañon Martínek, Eusko Jaurlaritzako hauteskunde-prozesuen zerbitzuko gure profesionaletako batek, adierazi duenez, “gure erantzukizuna da pertsona horiek eraginkortasunez sartzea, euren ahotsak entzunak izango direla bermatuz. Testuinguru horretan, funtsezkoa da hautesle berriek botoa emateko eskubidea informatuta eta jakinaren gainean erabiltzea, horrela gizarte demokratikoagoa eta justuagoa eraikitzen laguntzeko”.