First Lego League Euskadi: Bokazio zientífiko-teknikoak piztea

0

Lehiaketaren 15. edizioa aldi berean egingo da gaur Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Arrasaten, eta 2.800 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak First Lego Leagueren 15. edizioan parte hartu du. Guztira 57 ikastetxetako 2.828 ikasle lehiatuko dira aldi berean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Arrasaten. Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatzen dute lehiaketa. Ekitaldi honek bat egiten du STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiarekin. Estrategiaren helburua da hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea hezkuntza-etapa guztietan.

Bildarratzek zoriondu egin ditu historian zehar dagoeneko 16.000 neska-mutilek baino gehiagok parte hartu duten ekitaldi hau posible egiten duten pertsona guztiak, eta STEAM bokazioak bultzatzeko ahalegina nabarmendu du. Bildarratzen iritziz, euskal ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea “funtsezkoa” da, aurrerapen teknologikoak ezinbestekoak baitira “Euskadiren oparotasun jasangarrirako, ongizaterako eta lehiakortasunerako”.

Bilboko Deustuko Unibertsitatearen egoitzan Bizkaia osoko 16 ikastetxe bildu dira, eta 46 taldek parte hartu dute (24 Challenge + 22 Explore). Bestalde, Donostian Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 ikastetxetako 40 talde arituko dira lehian (22 Challenge + 18 Explore). Arrasaten 11 ikastetxe (Bizkaiko 6 eta Gipuzkoako 5) eta 39 talde elkartu dira.