Gobernu Kontseiluak onartu du Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren bidez, trenbidea lurperatu eta udalerrian liberatutako 9.329 m²-ko azalera aldi baterako doan lagatzea Durangoko Udalari.
Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektorialak aintzat hartzen du trenbidea lurperatu ondoren sortzen den onura publikoko edo interes publikoko azaleran hainbat erabilera ahalbidetzea, baita hiri-eremua finkatzea trenbide-plataforma zaharraren eta inguruko lursailen eremuan. Obra horren ondorioz, trenbide-trazadurako (trenbideak) 16.712 m² liberatu ziren. Azalera horretatik, akordio honen bidez lagatzen diren 9.329 m²-ak Durango udalerrian daude (geltokian liberaturako lurzoruak zenbatu gabe) eta gainerako 7.383 m²-ak Abadiño udalerrian.
Aldi baterako lagapena ETSren eta Durangoko Udalaren arteko hitzarmen batean jasoko da, gaur egun erabiltzen ez den espazioa egokitu dadin eta trenbide trazadura zaharra berrurbanizatzeko proiektua bultza dadin. Hitzarmenak lau urteko iraupena izango du, eta luzatu ahal izango da.