Nerea Melgosak migrazioaren hainbat gaia aztertu ditu Caritas-ekin

0

Euskal Autonomia Erkidegoak Foessaren tokiko azterlan eta txostenetan parte har dezake

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Natalia Peiro Caritasek Madrilen duen idazkari nagusiarekin bildu da gaur arratsaldean. Bertan, migrazioaren hainbat gaia, migratzaileen prestakuntza-beharrak eta FOESSA-Gizarte Ikasketa eta Soziologia Aplikatuaren Erakundearekiko lankidetza aztertu dituzte.

Melgosak eta Peirok bilera egin dabe Caritasen egoitza nagusian, Madrilgo Enbaxadoreen karrikan. Caritas Eliza katolikoaren karitatezko eta gizarte-ekintzako erakundeen konfederazio ofiziala da. 1947an sortu zuen Gotzainen Biltzarrak eta bere helburua Elizaren karitatezko ekintza eta ekintza soziala gauzatzea da, bere konfederazioaren bitartez. Erakunde horrek pertsonen eta herrien garapen integrala sustatzen du, batez ere pobreenena eta baztertuenena.

Gaur egun 5.201 Caritas Parrokia daude Estatu osoan, parrokia bakoitzean karitatezko ekintza eta ekintza soziala koordinatu, bideratu eta sustatzen dabenak. 2,8 milioi pertsonak parte hartu eta lagundu dute. 72.447 boluntario dituzte beren ekintzaren oinarrizko zutabe gisa. Caritasek 5.531 kontratatu ditu Estatu osoan, boluntarioekin batera, «gizartea hobetu eta eraldatu» nahi dabenak. 2022an 457,2 milioi euro bideratu zituen bere jarduerara.

Caritasek 4 milioi euro mobilizatuko ditu 2024an larrialdi humanitarioari aurre egiteko, Ukrainako bi urteko gerraren ostean. Ukrainako Caritasek 1,3 milioi pertsona artatu ebezan iaz; Estatuan, berriz, eleizbarrutiko sareak herrialde horretako 4.098 herritarri lagundu eutsen. Era berean, Caritasek erantzun egin dio Caritas Jerusalemen larrialdi deiari, Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa eramateko

Caritaseko arduradunek «kezkaz» jaso eben abenduan EBko Kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren arteko akordio politiko baten iragarpena, Migrazio eta Asilorako Itun barria onartzeko. «Legegintza-pakete horren eduki osoa ezagutu eta aztertu gabe dagoenez – datozen hilabeteetan onartuko dela aurreikusten da –, akordioak Europako asilo-sistema erkidea birkonfiguratzen duen prozesu bat burutzea dakar, eskuraezinagoa eta solidarioagoa bihurtuz».

«Arau-esparru berriak lehentasun argia du: migrazio-kontrola indartzea. Migrazinoaren kudeaketa hirugarren herrialdeetara kanporatzen dau, Europako lurraldera ez iristeko, eta mugako prozedura esppresak bultzatzen ditu, askatasuna kentzen deutsoen bitartean kontrol zorrotzak egin behar dabezan pertsonei «, azaltzen eban Diego Fernández-Maldonado Espainiako Caritaseko orientazio juridiko eta eragin politikorako taldeko kideak.

Euskadiko Caritas
Bestalde, Caritas Euskadik 34.288 pertsona artatu zituen 2022an. Familiei zuzeneko laguntza ekonomikoetan egindako inbertsioa 904.885 eurokoa izan zen, pandemiaren aurreko kopuruarekiko bikoiztu egin baitzen.

Caritas Euskadin zehaztu dutenez, «artatutako pertsonen % 56 emakumeak dira. Pandemiaren bi urteko ondorio sozial eta ekonomikoen ondoren, kontsumo-ondasunen eta energiaren prezioen igoerak egoera oso zailetan jarri ditu berriro familiak. Horrekin batera, Ukrainako gerrak gure ingurura babes eta babes bila iristen diren pertsonen lerroak handitu ditu «.