Silver Film Festivalen bigarren edizioak adinkeria eta bizitza-luzera berria izango ditu hizpide

0

Gaur goizean, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziak, Juan Ibarretxek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Nerea Melgosak, eta zinemaldiko zuzen- dariak, Marian Gerrikabeitiak, Bizkaiko hiriburuko Azkuna Zentroko Bastida aretoan aurkeztu dute Silver Film Festivalen (S/FF) bigarren edizioa, eta bere ildo nagusia adinkeria zein ‘Bizitza Luzera Berria’ izango dira. Ekimenean bertan, zinea eta beste jarduera kultural osagarri batzuk batera- tuko dira gizakien bizitzako bigarren zatiarekin lotutako gaien inguruan.

Zinemaldia, Euskadin gai honi buruz egiten den lehenengoa eta Estatuko bigarrena, hurrengo as- telehenean, martxoak 11, hasiko da ‘zinemaldi aurreko’ bi jardunaldiren bidez. Hurrengo asteko asteazkenean, Bizkaiko hiriburuko Campos Elíseos antzokian, antzeztutako Inaugurazio Gala ga- ratuko da, eta, bertan, ‘Orgullo vieja’ filmaren estreinaldia egingo da Euskadin. Film horretan, ba- karrizketak egin nahi dituzten emakumeen taldearen hobekuntzaren historia azaltzen da. Ekital- diaren amaiera martxoaren 16an, larunbata, izango da.

Silver Film Festivalen bigarren edizio honetan, 14 emanaldi ikusi ahal izango dira, eta, bertan, fikzioa, dokumentala, bideo-dantza edo serieak bateratuko dira, formatu laburrekoak nahiz lu- zekoak. Filmak hemengoak izango dira: Kanada, Estatu Batuak, Uruguai, Argentina, Euskadi, Gra- nada edo Sevilla. Antolatzaileek honako gune hauek aukeratu dituzte filmak emateko eta zine- maldiko egitarauko beste jarduera batzuk garatzeko: Campos Elíseos antzokia, Golem Alhóndiga zine-aretoak, Guggenheim Bilbao Museoa eta Bilborock, baita Louise Michel zein Elkar liburu-den- dak ere.

Jakin badakigu -zinemaldiko zuzendaria den Marian Gerrikabeitiak gaur goizeko aurkezpenean azaldu duenez- premiazkoa dela adinagatiko bereizkeriaren nondik norakoak zein diren ulertzea eta jakitea. Hori dela eta, zinemaldiko bi jardunaldi irekiren hizpidea izango da adinkeria”. Lehe- nengoa martxoaren 14an, osteguna, egingo da Golem Alhóndiga zine-aretoetan, Komunikazio Sozialeko doktorea eta Senior. La vida que no cesa liburuaren idazlea den Manel Domínguezen eskutik.

Era berean, honako hauexek parte hartuko dute saio horretan: Iñigo Calvo-Sotomayor, Deustuko Unibertsitateko Zahartzapeneko Ekonomiako eta Estrategiako ikertzailea eta irakaslea; Elena del Barrio, Matía Institutuko ikertzailea eta zuzendarikidea; Rafael López-Arostegui, psikologoa eta

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako aholkularia; eta Vânia de la Fuente-Núñez, doktorea, an- tropologoa eta NBEk adinkeriari buruz egin duen munduko lehenengo txostenaren egile nagusia.

Adinkeriari buruzko bigarren jardunaldia Guggenheim Bilbaon egingo da martxoaren 16an, larun- bat goizean. Jardunaldi horretan, Miriam Ocariz artistak, Eduardo Sourrouille artistak eta Petra Pérez galeristak Artean Adinkeriarik dagoen ala ez izango dute eztabaidagai. Egun eta leku be- rean, María Blasco zientzialariak, CNIOko zuzendariak eta zelulak gaztetzeko gai diren entzimetan munduko aditu handienetakoa denak, azaldu egingo du zeinen hurbil gauden 140 urtera arte bizi- tzetik.

SFFko berritasunak

S/FFren edizio honetako berritasunen artean, martxoaren 12an, asteartea, Bilborocken egingo den belaunaldien arteko jardunaldia nabarmentzen da. Egun horretan, ‘Zorion Eguileor ezagutzen’ saioa garatuko da. Aktoreak, hain zuzen ere, zaleen klubak ditu mundu zabalean, eta oso-oso eza- guna da gazteen artean El hoyo filmean ‘Trimagasi’ izan zenetik.

Bestetik, martxoaren 15ean, ostirala, Guggenheim Museoan egingo den saioan, gazteek eta ez hain gazteek ospea, lotsa, maitasuna… izango dituzte hizpide, hau da, Andrés Serebrenik zuzen- dari argentinarraren La Abuela Sofia serie arrakastatsuan agertzen diren gaiak. Modu berean, antolatzaileek iragandako zineko altxorra eskainiko dute egitarauan, Cocoon filma, alegia. Bertan, jende-talde bat oso egoera zailean dago, zahartu gabe betiko bizi nahi duen edo bizitzako berezko ibilbideari ekin nahi dion erabaki beharko duelako.

2024ko urte honetan, S/FF BilbaoArterekin hasi da elkarlanean, proiektu artistikoak garatzeko asmoz. Horrez gain, aurreikusi bezala, zinemaldian bertan, EITB SILVER SARIA emango zaio Euska- din lanean jarraitzen duen dantzari eta koreografo beteranoenari: Begoña Krego. Sari horrek bere ibilbidea zein espiritua aitortu eta sarituko ditu, baita etorkizuneko belaunaldientzako jakintza- igorpen etengabea izatea eta aurrera jarraitzeko orduan adina eragozpena ez dela erakusten duen eredua izatea ere. Begoña Kregok Maneras muntaketa, dantza garaikidearen soloa, es- treinatuko du martxoaren 16an Guggenheimen, zinemaldiari amaiera emateko.

Azkenik, Silver Film Festivalek Bizkaiko hiriburutik kanpo hurbiltzeko asmoari eutsiko dio. “Aur- tengo maiatzean, Lea Artibaiko Mankomunitateraino joango gara, landa-ingurunean helduaroa arazoa ala aukera den jakiteko partaidetzazko jardunaldia egitea proposatzeko asmoz”, azaldu du Marian Gerrikabeitiak bere aurkezpenean.