Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek hainbat ekitalditan parte hartu du terrorismoaren biktimen Europako egunaren testuinguruan

0
José Antonio Rodríguez Ranz eta Noemi Ostolaza

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz buru duela, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren harira antolatutako hainbat ekitalditan parte hartu du.

Rodríguez Ranzekin batera, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari Noemi Ostolaza izan da, asteburutik hasita egin diren hainbat ekitalditan.

Sailburuordea eta zuzendaria, besteak beste, José Gómezen “11M” dokumentalaren emanaldian izan dira, 11M Afectados del Terrorismo elkarteak eta Rodolfo Benito Samaniego Fundazioak antolatutakoan, Madrilgo atentatuaren hogeigarren urteurrenean. Tragedia gertatu eta urte batzuetara, Europako historiako atentatu terrorista handienetako bat ꟷ2004ko martxoaren 11koa Madrilgo trenetan ꟷ aztertu zuen lehen dokumentala da.

Gainera, Madrilgo Erkidegoak lore-eskaintza bat antolatu du Puerta del Solen, eta euskal ordezkaritza biktimekin elkartzera bertaratu da. Ondoren, 11M Afectados del Terrorismo elkarteak Atochan antolatzen duen lore-eskaintzan parte hartu du, beste gizarte-eragile batzuekin batera. Eta, azkenik, Terrorismoaren Biktimen Elkartearekin batera izan da Oroimenaren Basoaren omenezko ekitaldian, Retiroko parkean.