Gobernu Kontseiluak gaurko bileran eman du Eusko Jaurlaritzaren eta Iberdrolaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko oniritzia. Hitzarmenaren helburua da Euskadin energia sortzen eta merkaturatzen duen konpainiaren eraikin edo azpiegitura sentikorretan tripulaziorik ez duten aireontzien hegaldia, asmo txarrez edo zuhurtziarik gabe egiten dena, eragoztea.
Hitzarmenaren arabera, Iberdrolaren segurtasun-zerbitzuek droneak detektatzeko jarritako eta operatutako sistemek hartutako datuak Ertzaintzari helaraziko zaizkio. Horrela, Ertzaintzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratuta, akordio horrek aukera emango du Euskadiko azpiegitura sentikorren eta pertsonen segurtasunerako era horretako mehatxuak neutralizatzeko esku hartzeko.
Hitzarmenaren esparruan, Jarraipen Batzorde Misto bat eratzea ere erabaki da, egindako jardueren koordinazioa, zaintza eta kontrola errazteko.