Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro bideratuko ditu euskal kirol federazioen kirol programak finantzatzera

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du euskal kirol-federazioetako kirol programak finantzatzeko urteroko dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 2,2 milioi bideratzen ditu federazioen kirol programak finantzatzera.

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kaleratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskatzaileek kirol-proiektuen azalpen memoria bat aurkeztu beharko dute eta balorazioa egiterakoan kontutan hartuko da besteak beste, euskararen erabilera maila, emakumeen parte hartzea sustatzeko eta emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko ekimenak edota autofinantzaketa maila.

2023ko deialdian 44 federaziok jaso zuten beraien kirol programa garatzeko dirulaguntza.