UPV/EHUk Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du lau langileri omenaldia eginez

0
Leioa 11-03-2024 8 de marzo de 2024. Día Internacional de las Mujeres /// 2024ko Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna. UPV/EHU © MITXI
PRUEBA

Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzionala egin du gaur goizean, martxoak 11, Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak direla medio, unibertsitate komunitateko lankideei omenaldia egiteko.

Ekitaldian, Eva Ferreira errektoreak eta Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusiak aintzatespena egin diete Bizkaiko Campuseko lau langileri: hiru irakasle, eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako teknikari bat (TEKAZEL), beren kolektiboen ordezkari gisa.

Bizkaiko Campuseko Berdintasun batzordeek honako emakume hauek aintzatetsi dituzte oraingoan:

  • Alicia García de Galdeano Zaldivar.
  • Jasone Astola Madariaga.
  • Maria Dosil Santamaria.
  • Natalia Aranburu Rojas.

Eva Ferreira errektoreak adierazi duenez, «nabarmenak izan dira UPV/EHUn berdintasunaren alorrean egindako aurrerapenak, baina ezin gera gaitezke errealitate honetan. Ezinbestekoa da aurrera egiten jarraitzea; izan ere, berdintasuna formalki bermatzen duten legeekin batera, konpromiso zehatzak hartzen dituzten gizonen eta emakumeen jarrera aktiboak behar ditugu, nork bere bizitza profesionalean eta pertsonalean. Era berean, beharrezkoa da gure aurreko emakumeen lana ikusarazi eta aitortzea, eta helburu horretan laguntzeko, gaur urtero egin ohi dugun omenaldi eta sari banaketa egiten dugu, geure unibertsitateko profesionalei sariak aintzat hartuko badira».

Berdintasuna Sariak 2024

Ekitaldi berean, Elena Leiñena UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendariak sariak eman dizkie urtero sustatzen dituen deialdiei:

Ilargi Bengoetxea Gartziak irabazi du Micaela Portilla Vitoria sariaren XI. edizioa, ikerketa feministei edo generokoei buruzko tesi onenari.

Master amaierako lanetan genero ikuspegia txertatzeari buruzko Maria Goyri sariaren XII. edizioak Javier Ramos Escapa saritu du.

Eta Francisca de Aculodi Sariaren X. edizioak, Gradu Amaierako Lanetan (GRAL) genero ikuspegia txertatzeagatik, honako hauek saritu ditu:

  • Arteak eta giza zientziak: Mara Barrutia Reboredo eta Nora Acosta López.
  • Gizarte eta Lege Zientziak: Amaia Arocena Txurruka y Carmela Santamaria Bezanilla.
  • Osasunaren Zientziak: Jon Gil Barreiro y Alazne Apraiz Arias.

Ekitaldia Gorrondatxe folk taldearen emanaldiarekin amaitu zen.