Ermuko erdiguneko hondakin-urak Apraizeko araztegira bideratu dira

0

Abian jarri da delako Zubiarre-erdialdea eta Gipuzkoa etorbidea kolektorea: Ermuko erdigunea zeharkatzen du, hondakin-urak jaso, hondakin-urak Apraizko araztegira bideratu eta behar bezala tratatzeko

Ermuko erdiguneko hondakin-urak Apraizeko araztegira bideratzen dira jada: delako Zubiarre Erdialdea eta Gipuzkoa Etorbidea kolektorea martxan baita. Kolektore horrek Ermuko erdigunea zeharkatzen du, bertako hondakin-urak bildu,  Apraizko araztegira bideratu, eta behar bezala tratatzeko.

Lanak «Ermuko udalerriko saneamendua eraikitzeko proiektua: zubiaurre erdialdea eta Gipuzkoa etorbidea» proiektuaren baitan egin dira: 2.365.000 €-ko aurrekontuduna, BEZa barne.

Zubiaurre-erdiguneko kolektore berriak (Zubiaurre eta Gipuzkoa etorbidearen artean) Zubiaurretik gora dauden kolektoreak Gipuzkoa etorbidearen estalduraren barruan eraiki den kolektore berriarekin lotzen ditu, gaur egun arte zuzenean Egora isuri izan diren hondakin-urak biltzeko, eta Deba beheko kolektorera bideratzeko.

Zubiaurre erdialdeko kolektoreak, inguruko isurketak jasotzeaz gain, etorkizunean Goitondo inguruan dauden Mallabiko poligonoetatik datozen isurketak jasotzeko aukera emango du. Horretarako, URAk gaur egun lizitazioan dagoen Goitondo Ermua kolektorea eraiki beharko du.

Ermuko saneamenduaren hobekuntza horiek 2008ko «Ermuko eta Mallabiko saneamendu proiektu aldatua eta Debabarreneko kolektoreekiko lotura» proiektuan aurreikusitakoaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren jarduketak hainbat fasetan egin dira.

Proiektu horretan, Ermuatik eta Mallabitik (Goitondoko industrialdetik eta Mallabitik) datozen hondakin-urak garraiatzeko kolektoreak eraikiko dira. Bi udalerrietako isurketa guztiak lotu eta kolektore-sare berri baten bidez Elgoibarko Apraiz HUAra eramateko, hain zuzen ere.