Telefonia mugikorra da KIUBren erreklamazioen buru

0

2023an 700 erreklamazio eta 2.819 kontsulta jaso ziren

2023an, 700 erreklamaziori erantzun zaie, eta telefonia izan da, berriz ere, erreklamazio gehien izan duen sektorea, aurreko urteetako ildoari jarraituz. Sektore horren inguruan nolako premia sortu den ikusita, esan genezake premia baino gehiago gizarte-mendetasuna dela.
Ane Oyarbide jarduneko Ekologia zinegotziak nabarmendu nahi izan duenez, «azken urteetako bilakaera positiboa izaten ari da; izan ere, 2020an 952 erreklamazio jarri ziren, 2021ean 831ra jaitsi ziren, 2022an 799ra, eta orain, 2023an, 700 erregistratu dira. Azken urteotan, telefonia mugikorraren gainean izan dira erreklamazio eta kontsulta gehienak, eta energiaren sektoreak eta aseguru eta bankuenak lehen postuetan jarraitzen dute. Nabarmentzekoa da tokiko saltokien inguruan erreklamazio gutxi izaten dela, eta kezka dagoela, batez ere adinekoen artean, banku-sukurtsaletan izapideak egiteko dauden eragozpenengatik
Iaz erantzundako erreklamazioak, beraz, 700 izan ziren. Gehienak aurrez aurre aurkeztu ziren, Mandasko Dukearen pasealekuko bulegoan, eta gainerakoak, telefonoz edo posta elektronikoz. Kontsultei dagokienez, 2023an 2.819 kontsulta erantzun dira, gehienak telefonoz, posta elektronikoz, posta arruntez eta herritarraren postontziaren bidez. KIUBean egindako kontsulten rankingeko lehen postuetan daude telefonia mugikorra eta energia, batez ere kontsumo elektrikoa.

KIUBak 1987tik funtzionatzen du Donostian. Bretxako Arrandegiko etxabean ekin zion lanari, eta, gaur egun, Mandasko Dukearen pasealekuan dago.

KIUBak kontsumitzaileen erreklamazioak bideratzen ditu, kontsumo-gatazkak konpontzeko esku hartzen du eta kontsultei erantzuten die. Betiere bitartekotza eta adiskidetzea ditu gatazkak konpontzeko baliabide. Zerbait hertsiki bere eskumenekoa ez bada, erabiltzailea dagokion erakundera bideratzen du, han artatua izan dadin.

2024/03/14-an argitaratua