Mundu osoko emakume adituak bilduko dira berdintasuna aldarrikatzen duen hezkuntza bati buruz hausnartzeko

0

Gaur eguerdian, mundu osoko erakunde, gizarte mugimendu eta instituzioetako emakume adituak bildu dira Bilboko Udaletxean.  “Ahalduntzeko zubi hezkidetzaileak. Diálogo local – global entre experiencias coeducativas” Garapenerako  Estrategia Positiboen XIV. Jardunaldietan parte hartuko dute. jardunaldietan parte hartuko dute, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Bilboko Udalak antolatzen dituzte. Gaur, arratsaldeko 17:30ean hasiko dira, eta bihar arte, martxoaren 19an, 9:30ean izango dira Bilboko Itsasmuseumean.

Zer da hezkidetza?

Jardunaldien esparru-dokumentua egin duen Sorginlore elkarteko kidearen, Assumpta Aierdiren, hitzetan “hezkidetza ikuspegi feminista intersekzional batetik berdintasuna aldarrikatzen duen hezkuntza da, bai hezkuntza formalean, bai hezkuntza formalean —sozializazioaren, prestakuntzaren eta ikaskuntzaren espazio giltzarria—, bai hezkuntza ez-formalean eta hezkuntza informalaren espazioetan”.

Gauzak horrela, hezkidetzak barne hartzen ditu genero desberdintasunen ondorioz sortzen diren arrakalak, eta kontzientzia handiagoa izatea rolei, espazioei, botereari edo balioei dagokionez, baita laguntzea askatasun, ahalduntze eta ahizpatasun handiagoa izateko eta zisheteronormatiboak diren jarrerak gainditzeko. Gainera, balio du parte-hartze aktiboa izateko imajinazioak edo narratibak aldatzeko eta berdintasunezko, elkartasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzak bizitzeko eta zabaltzeko. Azkenik, pedagogia feminista intersekzionalean oinarritzen den hezkuntza sustatzea du helburu, sexua, generoa, etnia, klasea edo sexu-orientazioaren arteko harremana aintzat hartzen duena.

Zertarako hezkuntza feminista intersekzionala?

Gaur egun, globalizazio hegemonikoa sexu-genero sisteman, ekoizpen-, eta kontsumo-eredu estraktibistan, kapitalistan eta inperialistan oinarritzen da; eta baita muga fisiko eta sinbolikoetan. Horiek indarkeria dira pertsonentzat, herrientzat eta planetarentzat. Zapalkuntza-ardatz horiek normalizatu eta ohiko forma ugaritan adierazten dira. Testuinguru horretan, hezkidetza eraldatzailea, feminista, antirrazista eta intersekzionala garapenerako eta berdintasuna lortzeko estrategia positiboetako bat da.

Hala ere, lortutako aldaketen aurrean, erresidentzien gorakada sumatzen da, normaltasunarekiko eta matxismo zisheteronormatikoak —kapitalismoarekin eta kolonialismoarekin batera— eraiki eta ezarritako pribilegioekiko mehatxu-sentimenduaren gorakada, alegia.

14 urte garapenerako estrategia positiboak sustatzen

2005tik, Eusko Jaurlaritzak, eLankidetzaren bidez, eta Bilboko Udalak bi urtean behin honako topaketa  hau sustatzen dute, Hegoaldeko eta Iparraldeko eragileen arteko trukerako, ahalduntze- prozesuak partekatzeko eta ikasteko.

Jardunaldien helburua da esperientziak biltzeko gune bat sortzea hainbat herrialdetako erakundeetako emakume adituen artea; euskal GKKEek lagundutako erakundeen praktikak ikustaraztea eta nazioarteko lankidetzaren eta gizarte eraldaketarako hezkuntzaren erronkei buruz eztabaidatze.