PRUEBA
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Cohorte IMPaCT ikerketa aurkeztu du gaur Lezkairuko osasun-zentroan. Azterlan horren helburua da datozen 20 urteetan Espainiako biztanleak ordezkatzen dituzten 200.000 pertsonaren (4.000 Nafarroan) osasunari buruzko azterketa sakona egitea, gaixotasun nagusien jatorria hobeto ulertzeko, eta, horrela, gaixotasun horiek prebenitzen eta tratatzen laguntzeko, medikuntza pertsonalizatua eta doitasunezkoa sustatuz. Patricia Palacio eta Óscar Lecea ikerlari nagusiak eta Nafarroako ikerketaren kolaboratzaileak eta Susana Miranda Lehen Mailako Arretako gerenteak ere parte hartu dute ekitaldian.