ETAren armagabetzearen egiaztatzaileak Lehendakariarekin elkartu dira

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Jonan Fernández Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkari Nagusia, gaur arratsaldean, Bilbon, Ram Manikkalingam eta Juan Garrigues Dialogue Advisory Group-eko (DAG) −2017an ETAren armagabetzea egiaztatzeko ardura izan zuen erakundeko− arduradunekin bildu dira.

Ram Manikkalingam-ek bere interesa adierazi du, Iñigo Urkulluren agintaldia bukatu aurretik, Lehendakaria agurtzeko eta talde armatua armagabetzeko egin zuen ekarpenarengatik eskerrak emateko; horregatik antolatu da bilera hau.