Gaur aurkeztu da Balentziaga Museoan «Chillida/Balenciaga. Forma telesten» erakusketa, Eduardo Chillida artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. 1990ean, Eduardo Chillidak Balenciagaren omenez eskultura sortu zuen, miresten zituen artista eta pentsalariei eskainitako sail baten barruan. Balenciagaren lanaren interpretazioa azaleratzen duen obra horretatik abiatuta, “Chillida eta Balenciaga. Forma tolesten” erakusketak bi sortzaileen 42 lanen arteko topaketa formala proposatzen du.
Aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Mikel Chillida, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioko zuzendaria; Mireia Massagué, Chillida Lekuko zuzendaria eta Miren Vives, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria.