Bingen Zupiriak Korrikaren 23. edizioan parte hartu du

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranekin batera, Korrikaren 23. edizioan parte hartu du gaur. «Harro Herri» lemapean egiten ari den Korrika Bilboko kaleetatik ibili da gaur eta bertan, 1875. kilometroan, Deustu-San Ignazio auzoan, eraman dute lekukoa Zupiriak eta Dobaranek.