Nerea Melgosak bat egin du Korrikarekin

0
Bilbao 21-03-2024 Korrika. Migrazio eta asilo zuzendaritza © MITXI

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Korrikarekin bat egin du gaur arratsaldean. 1856. kilometroan izan da, Bilboko Autonomia kalean, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren eskutik. Sailburuarekin batera, Hamaika Kolore animazio-taldea eta pertsona migratuen kolektiboaren gizarte-ordezkariak izan dira.