Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea Enplegurako Berrikuntza Sare bat sortzeko lehen bileraren buru izan da

0

Administrazioko 59 erakundek osatzen dute, enplegu-zerbitzuak kudeatzen dituztenak, pribatuak eta hirugarren sektorekoak, enpresarialak eta sindikalak, eta ezagutzakoak

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea Enplegurako Berrikuntza Sarearen lehen bileraren buru izan da gaur Gasteizen. Sare hori 59 erakundek osatzen dute, eta haren helburua da berrikuntza sustatzea, enpleguaren inguruko ideia eta proiektu berriak bultzatu eta garatzeko.

Enplegu eta Inklusiorako Berrikuntza Sarea berrikuntza sustatzeko diseinatutako lankidetza-plataforma bat da, enpleguaren eta haren zerbitzuen inguruko ideia, proiektu, ekimen eta lan egiteko modu berriak bultzatu eta garatzeko. Bere eginkizuna da enpleguaren esparruan berrikuntzarako katalizatzaile gisa jarduteko baldintzak sortzea, ideiak errealitate bihurtzeko behar diren lankidetza-ingurunea, baliabideak eta bultzada emanez, eta Euskal Enplegu Sare osoan eta haren erakunde laguntzaileetan hedatzea eta mailakatzea.

Lehenengo topaketa horretan 59 erakundek hartu dute parte, eta horiek osatzen dute erakunde berritzaileen zero kolektiboa. Hurrengo lan-txandetan beste erakunde batzuk pixkanaka sartzeko prozesua gidatzeko balioko du kolektibo horrek. 59horietatik, 19 enpleguaren eremuan zerbitzuak kudeatzen dituzten administrazioko erakundeak dira, hala nola udalak eta agentziak; beste 17 zerbitzu soziolaboralak eskaintzen dituzten pribatuak edo hirugarren sektorekoak dira; gainera, 20 enpresa- eta sindikatu-erakunde daude enpleguaren eremuan jarduten dutenak; eta gainerako hirurak ezagutza-erakundeak dira.

Gaur, topaketan, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak nabarmendu duenez, «berrikuntza izaten ari da egungo enplegu-politikek aurkezten diren erronka berri guztietara egokitu daitezen lortzeko motorretako bat, pertsona guztien arteko aukera-berdintasuna erraztuz». Hala ere, zehaztu duenez, «Euskadi eraldatzeko beharra ez dago soilik teknologian berritzearen mende, baizik eta pertsonen kudeaketan ere bai, emaitza kalitatezko enplegua izan dadin, pertsonen premietara eta pertsonak bilatzen dituzten enpresen premietara egokitua».

Enpleguari buruzko Legea betetzea

Hori oinarri hartuta, Sareko 59 kideak gaur bildu dira eta urrats berriak eman dituzte joan den abenduan onartutako Enpleguari buruzko Legea betetzeko bidean aurrera egiteko. Bilera hori Enplegu Politika Publikoen Kontseilua eratu eta hilabete eskasera egin zen. Lege horretatik sortutako lehen gobernantza-tresna da, eta Euskadin arlo horretan dauden baliabide guztien koordinazio-mapa egitea du helburu.

Lan eta Enplegu Sailak, Idoia Mendia Lehendakariordeak zuzenduta, Enplegu Zerbitzu Publikoa – Lanbiderekin batera, berrikuntza izan du legegintzaldi osoan faro, bere politikak garatzeko bidean, premia gisa ez ezik. Hala, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia idatzi zenetik Enplegu Legera iritsi arte, enpleguaren zeharkako ikuskera batetik abiatu den ibilbide bati jarraitu zaio, eta eragile instituzional eta sozialen jarduna Euskal Enplegu Sarearen kontzeptuaren inguruan lerrokatu da, hura elementu egituratzaile gisa hartuta. Esparru horretan sortu da berrikuntza-sare espezifiko bat, gaur lehen bilera egin duena.