Nerea Melgosa «Los viernes de la Cámara» topaketan

0

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako ‘Los Viernes de la Cámara’ topaketan parte hartu du gaur. Melgosak Jose Ignacio Zudaire Ganberako presidentearekin hitz egin du Trapezistak programak eskaintzen dituen kontratazio-aukerei buruz. Programa horrek gizarte-sarerik eta familiarik gabeko gazteak lan-merkatuan sartzeko prestakuntza eta aholkularitza ematen ditu.