Euskadiko 2014-2020 EGEF programa osorik egikaritu da

0
PRUEBA

Euskal erakundeek Euskadiko 2014-2020 EGEF programa osoa egikaritu eta ziurtatu dute, 500 M € INGURUKO ZENBATEKOAZ (498,2 M €). Hasiera batean, aldi horretan Euskadiri adjudikatutako hasierako zenbatekoa 179,1 M €-koa izan zen, baina 319,1 M € handitu zen, EGEFi REACT-EU programaren Europako funtsak gehituta. Euskadin funts horien laguntzarekin egindako inbertsio eta gastuen guztizko zenbatekoa 584 M €-tik gorakoa da.

Aldi berean, Euskadiko 2021-2027 EGEF programa kudeatzen ari da. Hari esker, Euskadin 414 M €-ko inbertsioak egin ahal izango dira. Inbertsio horiek Europar Batasunak % 40an kofinantzatuko ditu, eta horrek berekin dakar Euskadik EGEFen 165,7 M €-ko laguntza jasoko duela. Hasierako esleipena 116 M €-koa izango da, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenak batera finantzatzeko, eta 49,6 M €-koa, berriz, foru-aldundiek bultzatutako ekimenak batera finantzatzeko.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF), Europako kohesio-politikaren finantza-tresna nagusietako bat ez ezik, EBko inbertsio-tresnarik garrantzitsuena da gizarte-, ekonomia- eta lurralde-kohesioa sustatzeko, eskualdeen artean dauden desberdintasunak murriztea helburu hartuta.

2021etik 2027ra bitartean EGEFen bidez Euskadin batera finantzatu beharreko jarduketak programatzeko estrategia dokumentu honetan jasota dago: ‘2021-2027 Kohesio Funtsak Kudeatzeko Euskal Esparru Estrategikoa”. Jarduketa horiek diseinatzeko, oinarri hartu dira Euskadik aurrera egiteko zehaztutako plan estrategikoak, Elkartze Akordioarekin bat etorriz.

EGEF funtsen ia erdiak Euskadiko eraldaketa teknologiko-digitala sustatzera bideratu dira, Espezializazio Adimenduna – RIS 3 Euskadi 2030 estrategiaren ildotik.