Euskal Non-League Day zozketetan saritutako zenbakiak

0

Lehen saria 17.608ri egokitu zaio, SD Amorebietak saldua, eta bigarren saria 87.031i, CD Otxarkoagak saldua

Athletic Clubek astelehen honetan egin ditu II. Euskal Non-League Day jardunaldiari amaiera emateko zozketak. Oinarri-futbolaren aldeko ekimen honetan 86 klubek hartu dute parte.

Lehenengo saria 17.608 zenbakiari egokitu zaio, SD Amorebietak saldua: sarrera bikoitza, bidaia eta egonaldia Athletic Clubek Getaferen aurka maiatzaren 3tik 6ra bitartean jokatuko duen partidarako.

Bigarren saria 87.031 zenbakiari egokitu zaio, CD Otxarkoagak saldua: Lions Experience sarrera bikoitza Athletic Club – Villarreal CF partidarako, igandean, apirilak 14, arratsaldeko 18:30ean. VIP eraztuneko eserlekuak, welcome pack-a eta futbolarien etorrera barrutik bizitzeko estadiora sartzea, soropilean bertan beroketa ariketak ikustea eta partida amaitzean lehoi batekin topaketa pertsonala izatea.
Sarituak txartela saldu duen hitzartutako klubarekin harremanetan jarri beharko dira. Hitzartutako klubak irabazlea nor den esaten digunean, Athletic Clubek dagokion saria emango dio.

Elastikoen eta sarreren zozketari dagokionez, #EuskalNonLeagueDay-rekin Sare Sozialetan argazkiak igo zituzten pertsona guztien artean, Athletic Club zuzenean jarriko da harremanetan gizonezkoen lehen talde osoak sinatutako kamiseta, emakumezkoen lehen taldeak sinatutako kamiseta eta Athletic Club – Villarreal CFrako bi sarrera irabazi dituztenekin.