Irunen, FICOBAn, egin da Itzulia Basque Country 2024-ren aurkezpena eta bertan parte hartu du Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Gorka Iturriagak. Apirilaren 1etik 6ra bitartean egingo da lasterketaren 63. edizioa eta guztira UCI World Teams-eko 18 taldek parte hartuko dute. Aurtengoa gainera berezia izango da lehenengoz Itzulia egin zenetik 100 urte betetzen direlako.
Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak nabarmendu duenez, Itzulia Basque Country «ezinbesteko hitzordua da txirrindularitzaren nazioarteko egutegian, eta horrek munduaren erakusleihoan jartzen gaitu. Itzulia Basque Country aukera bat da txirrindularitza modu berezi eta paregabean bizi duen Herri bat munduari erakusteko. Txirrindularitzaren munduan zerbaitegatik ezagutzen bagaitue, gure zaleengatik da. Horri gehitu behar zaio euskal txirrindulariek urteetan zehar nazioarteko tropelean egin duten lan handia. Orain aukera berri bat dugu gure errepideak, hiriak eta mendateak bete eta tropelari gure zaleen berotasuna helarazteko».
Lasterketari buruzko informazio gehiago hemen.