Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Lan Sailak egun horretan lan egiten dutenen eta hauteskunde-mahaietako kideen boto-eskubidea arautzen duen agindua argitaratu du
Lan eta Enplegu Sailak dagoeneko argitaratu du apirilaren 21eko egunean (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egunean) lan egin behar duten pertsonen boto-eskubidea bermatzen duen agindua, bai eta hauteskunde-mahai bateko kide direnen, kontu-hartzailetzako eginkizunak betetzen dituzten eta ahalordedunen baimenak ere.
Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak sinatuta, aginduak egun horri dagokion lanaldiko baimen ordaindua ezartzen die nahitaezko asteko atsedena hartu ez eta hautesle direnei, boto-eskubidea baliatu ahal izan dezaten.
Hala, apirilaren 21ean bozkatzeko eskubidea erabili nahi duten langileek lau orduko baimen ordaindua izango dute, baldin eta beren ohiko lanaldia, egun horretan, hauteslekuak irekitzeko ordutegiarekin lau ordu edo gehiago bat badator. Baimena lau ordu baino gutxiagokoa bada, lan-ordutegiarekin bat datorren denborara murriztuko da.
Egun horretan kontu-hartzailetzako eginkizunak betetzen dituzten hauteskunde-mahaietako kideei lanaldi osoari dagokion baimena emango zaie, bai eta hurrengo eguneko lanaldiaren lehenengo bost orduei dagokien baimena ere. Era berean, aginduak ezartzen du ahaldunen eginkizunak betetzen dituzten pertsonek berreskuratu ezin den baimen bat izango dutela bozketa-egunean, eta enpresak ordaindu beharko duela justifikatu ondoren.