Moody’s kalifikazio-agentziak Euskadiko ikuspegia “positibo”ra hobetu du “kreditu-sendotasuna”gatik

0
PRUEBA

Moody’s kreditu-kalifikazioko agentziak berretsi egin du Euskadiren  “A3” ratinga, eta hobetu egin du bere ikuspegia (Outlook) “egonkor”etik “positibo”ra, “kreditu-sendotasun nahikoa” duela iritzita, Espainiako ratingak duen posizioaren gainetik ere (Baa1).

Moody’s agentziak egindako balorazioaren arabera, Konstituzioan jasotako zerga-araubideak hobekuntza hori ahalbidetzen du. Izan ere, uste du zerga-esparrua araubide komunaren pean dauden gainerako autonomia-erkidegoena baino “handiagoa” duela, eta Euskadiren “likidezia-posizio erosoa”k nabarmen murrizten duela birfinantzaketa-arriskua. Ildo horretatik, Moody’s agentziak nabarmendu du azken urteotan finantzaketa-defizitak edo finantzaketa-superabitak “oso txikiak” izan direla, eta zor-karga txikia, eta aurreratu du Euskadik “emaitza fiskal sendoei eutsiko diela datozen hiru urteetan”.

Txostenean, kalifikazio-agentzia horrek Eusko Jaurlaritzaren “aurrekontuak kudeatzeko estrategia sendoak” nabarmentzen ditu, “aurrekontuak kontrolatzeko plan zorrotzak” aplikatzen baititu, eta, aldi berean, “txosten finantzarioak aurkezteko gardentasuna eta azkartasuna” baliarazten baititu.