Erakunde solidarioak dibulgaziozko hainbat literatur lehiaketa prestatzen ditu gazteentzako eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotutako ekimenak
Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, bilera bat izan du gaur goizean Gasteizko Rotary Clubeko arduradunekin, eta Hego Amerikako ospitaleetarako ekipamendu sozial eta teknikoen proiektu altruisten, gazteentzako literatur lehiaketa dibulgatzaileen eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotutako ekimenen hainbat alderdi ezagutarazi dizkiote. Nerea Melgosarekin batera, Paul Ortega Etcheberry Eusko Jaurlaritzako Lankidetza zuzendariak parte hartu du Lakuan egindako topaketan. Rotary Club´etik Gonzalo Ibarrondo, Pablo Cervantes eta Luis García de Garayo etorri dira.