Bozketa herrikoi bidez online hautatua Urrezko Kriskitina Vitoria-Gasteiz 2024: Talur Aisialdi Inklusiboko Elkarteak
Arabako hiriburuan izan da XXVII. Kriskitin Lasterketa ‘BERDINAK. Gaurko. Biharko’, ONCE Euskadik antolatuta, Arka plazan eta San Prudentzio kalean, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkaritza batekin. Probaren ondoren, Urrezko Kriskitina saria eman zaio online bozketa bidez boto gehien jaso dituen hautatugai honi: Talur Aisialdi Inklusiboko Elkarteak
Vitoria-Gasteizko 2024ko Urrezko Kriskitina irabazteko hautagaiak honako hauek izan ziren: Eginaren Eginez, Eusko Jaurlaritzak «onura publikotzat» hartutako irabazi-asmorik gabeko erakundea, Araban desgaitasun fisikoa duten pertsonak eta lurralde historiko horretako 1.656 bazkide biltzen dituena. Eginaren Eginez 1979an sortu zen, desgaitasun fisikoa duten pertsonak gizarteko esparru guztietan sar daitezen lortzeko lana koordinatzeko helburuarekin. Talur, 2011n sortutako elkartea, diziplina anitzeko talde bat askatasunez eta borondatez elkartua, irabazirik gabeko helburu sozial, komun eta zilegi bat lortzeko. Talur elkartearen helburu nagusia desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, gizarteratzeko beharrezkoak diren oinarrizko tresnak eta baliabideak eskainiz Autismoa Araba: Elkartearen helburua TEA duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea da, arreta pertsonalizatua, integrala eta kalitatezkoa bermatzeko xedez haien bizi-ziklo osoan.
Gasteizko Kriskitin Lasterketak Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta Coca-Colaren laguntza du. Arabako gizarteko zenbait pertsona, instituzio, enpresa eta gizarte-erakunde izan dira lasterketako protagonistak. Begi-estalki bana eman zaie, ikuspen egokia eragozten ziena, eta parean korrika zihoan ONCEko pertsona bati atxikita joan dira.
Miguel Carballeda ONCE Gizarte Taldeko presidentea da. Euskadin, Lurralde Kontseiluko presidentea José Antonio Pérez da, eta lurralde-ordezkaria, berriz, Usue Vallejo. Beste lurralde-kontseilari batzuk Ana Mª Martín, Alazne Olabarria, Nicolás Verdejo, Gloria Rosende, José Ángel Sáez de Viteri eta Iñigo Calonge dira. ONCE Gizarte Taldeak 9.032 pertsonari ematen die lana Euskadin.