Barakaldoko Udalak auzoak berrikusten jarraitzen du Aldundiko suhiltzaileen eskutik, suteetan traba egin dezaketen oztopoak kentzeko

0
PRUEBA

Barakaldoko Udalak, Udal Zerbitzuen arloaren bitartez, hiriko auzoak berrikusten jarraituko du, jarduketa batean larrialdi-zerbitzuak oztopa ditzaketen oztopoak kentzeko.  David Arribas Udal Zerbitzuetako zinegotziak gaur goizean egin du Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko eta udaleko teknikariekin egin ohi duen beste topaketa bat. Topaketa horietan hainbat auzo berrikusten dituzte, larrialdietako ibilgailuentzat 2015ean hasitako irisgarritasuna hobetzeko planarekin jarraitzeko.

Hain zuzen ere, urte hartan, azoka-esparruan izandako gertakari baten ondorioz, baterako lan bati ekitea erabaki zen, polizia, suhiltzaile, anbulantzia eta abarren lanerako oztopo izan zitezkeen piboteak kentzeko. Orduan 30.000 pibote zeuden hirian, eta gaur egun Barakaldok mota horretako 15.000 elementu ditu, hau da, elementu horien % 50eko murrizketa egin du.

Hala ere, horiek ez dira larrialdi-zerbitzuetarako oztopo izan daitezkeen bakarrak, eta, horregatik, Udalak auzoak berrikusten jarraitzen du, arazoren bat sor dezaketen puntuak detektatzeko eta, neuriak hartzeko, bizilagunentzako laguntza atzeratu ez dadin gorabeheraren bat gertatuz gero. Hala, bankuak, paperontziak, barandak, eskailera-mailak, zuhaitzak edo zuhaixkak… berrikusten ari dira. Helburua da larrialdi batean gerta daitekeen edozein arazori aurrea hartzea.

Askotan, auzotarrek beraiek helarazten diote zalantzaren bat Udalari. Beste batzuetan, teknikariak dira… Azterketa horiekin, gainera, Bizkaiko suhiltzaileek Barakaldoko kaleei buruzko informazioa gehitu diete informazio-baseei, eta horrek erraztu egiten du suhiltzaileen jarduna.

Gainera, Udalak larrialdi-kidegoen iritzia ere badu auzoetan berrurbanizazio-lanak egiteko orduan. Adibidez, Gurutzetako El Cerco kalea berritzeko lanetan suhiltzaileen laguntza eta ikuskapena izan dugu.