Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionaleko Oinarrizko mailara sartzeko eskaerak egiteko epea 2024ko apirilaren 26ra arte (ostirala) luzatu da.
Bete beharreko dokumentazioa Kontserbatorioko webgunean dago eskuragarri.
Ikasleek 18 espezialitate izango dituzte: akordeoia, bonbardino-tuba, klarinetea, kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa, txistua, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, biola, biolina eta biolontxeloa.
Probak egutegi honen arabera egingo dira:
- Maiatzaren 3an, instrumentuak aurkeztu eta eskainitako plazak argitaratuko dira.
- Maiatzaren 10ean, probak egingo dira.
- Apirilaren 26an, izangaien gurasoekin bilera egingo da 17:30ean.