Bizkaiko Foru Aldundiak 140.000 euro bideratuko ditu UPV/EHUrekin Bizkaian sustatzen duen Zitek ekintzailetza berritzaile programarako

0
PRUEBA

Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Kontseiluaren bileran erabaki du 140.000 euro bideratzea Zitek ekintzailetza aurreratu eta berritzaileari laguntzeko programarako. Programa hori Bilboko, Portugaleteko eta Leioako campusetan sustatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera. Zitek duela 23 urte sortu zen, eta elkarte horrek unibertsitatean sortutako ikerketa-emaitzak ustiatzen eta transferitzen dituzten enpresa berritzaileen eta/edo oinarri teknologikokoen sorrera laguntzen du.

Zitek enpresa-mintegiak negozio edo enpresa bat sortu nahi duten eta unibertsitate-komunitatearen parte diren pertsona guztientzat dira: ikasleak, irakasleak, ikertzaileak edo administrazio eta zerbitzuetako langileak. Aholkularitza eskaintzen dute proiektuak baliozkotu eta kontrastatzeko, negozio-plana prestatzeko, laguntza eta dirulaguntza publikoak lortzeko, eta bazkideak, inbertitzaileak eta laguntzaileak bilatzeko. Era berean, ekintzaileen eskura jartzen ditu haiek beren ekimenak garatzeko behar dituzten espazioak, lehiatzeko eta bizirik irauteko aukerak areagotzen laguntzeko.

Kultura ekintzailea sustatzea da Zitek-en beste helburuetako bat. Ildo horretan, startup edo enpresa sortu berri horiek bultzatzen dituzten pertsonen prestakuntza osatzeko jarduerak antolatzen dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta UPV/EHUk Zitek ekintzailetza-programan parte hartzen dute, enpresa berritzaileak eta hazkunde-potentzial handikoak sor daitezen sustatzeko, enplegu kualifikatua sortzeko eta lurraldeko jarduera ekonomikoa handitzeko gaitasuna izan dezaten.