De Marcosek ohartarazi duenez, «final bat irabazteko partida bikaina egin behar duzu eta dena eman, hemen inork ez dio inori ezer zor eta ziur zaila izango dela»
Oscar de Marcosek, RCD Mallorcaren aurkako Kopako finala jokatzeko hiru egun falta direnean, komunikabideen galderei erantzun die Lezaman. Athletic Clubeko kapitainak ez du ezkutatzen aldagelan arnasten den ilusioa eta taldea «konbentzitua eta prestatua» ikusten du.
🎙️ De Marcos ©️
«Estos días me acuerdo mucho de excompañeros míos. Nosotros somos la cara visible de esta final, pero todos estamos de paso.
Cada uno va dejando su legado y es gracias a ellos que a día de hoy podemos disfrutar de una nueva final»
«Si todo fuera bien, por… pic.twitter.com/MrrvzH5pFP
— Athletic Club (@AthleticClub) April 3, 2024
Guardiakoak ohartarazi duenez, «finalak beti dira zailak, horiek irabazteko partida bikaina egin behar duzu eta zelaian dena eman. Hemen inork ez dio inori ezer zor. Egiten ari garen jokoa islatzen eta partidaz dagokion ilusio eta erantzukizunez jokatzen eta irabazten saiatuko gara».
Sevillako hitzordu handiaren atarian, De Marcosek La Cartujarainoko bidea egiten lagundu duten taldekide eta jokalari ohiak gogoratu nahi izan ditu: «Finaletik hiru egunera, gu gara partida honen ageriko aurpegia, baina saiatu diren taldekide ohi askorengan pentsatzen dut. Batzuk ez ziren partida erabakigarria jokatzera ere iritsi, beste batzuk nirekin saiatu ziren eta ez genuen lortu. Gu guztiok bidean gaude eta azkenean hemen gelditzen dena bakoitzaren ondarea da. Askoz egoera konplexuagoak bizi izan zituzten batzuek gaur egun Kopako final honetaz gozatzeko aukera izan dezagun. Gauzak ondo joango balira, noski, horren parte izango lirateke eurak ere».
Atzelari zuri-gorriak oso gogoan ditu taldeari lagunduko dioten milaka eta milaka athleticzaleak, bai La Cartujan, bai kanpoan, bai Bilbon, Bizkaian eta munduko beste leku askotan: «Sevillara joan behar dugu San Mamesen jokatuko bagenu izango genuen sentsazio berarekin. Jendea oso ilusionatuta ikusten dut, ni bezala. Buruak garrantzi gandia du honetan, zuk jokalari gisa duzun erantzukizunagatik eta gogoagatik, are gehiago ni bezala Athleticekoa bazara. Egoera horietarako kontrol mentala zaila da, baina horretarako lan egin behar dugu».