2024-2025 ikasturterako Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea irekitzear da

0

Izen emateak apirilaren 8tik 19ra egin ahal izango dira, online edo ikastetxeetan

Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, apirilaren 8an irekiko du 2024-2025 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskadiko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. Izena emateko bi bide izango dira, ohi bezala: ikastetxeetan bertan edo online, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez: www.euskadi.eus/hezkuntza.

Datorren 2024-2025 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 200 ikastetxe publiko nahiz itunpeko pasatxo izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo lau modalitate hauetako bat ikasteko: Zientzia eta Teknologia Batxilergoa; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa; Batxilergo Orokorra; edo Arteetako Batxilergoa. 2023-2024 ikasturte honetan 32.704 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

  • Apirilaren 8tik 19ra: eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea (biak barne)
  • Maiatzak 7: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira
  • Maiatzaren 14ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea
  • Maiatzak 21: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea
  • Ekainaren 17tik uztailaren 2ra: matrikula egiteko epea

Batxilergoko onarpen eta matrikulazio prozesuaz informazio gehiago nahi izanez gero, jo Hezkuntza Sailaren webgunera.