Alturako anfitrioia Sevillan

0
PRUEBA

Roberto Rios jokalari zuri-gorri ohiak zaletuen baitan piztutako ilusioa antzeman du Andaluziako hiriburuan

Triana auzo ezaguneko kaleetan, Roberto Riosen figura nabarmentzen da, 1997 eta 2002 urteak bitarte Athletic Clubeko erdiko atzelaria izan zena. Talde zuri-gorriko zein Real Betis Balompieko jarraitzaileek maitasunez agurtzen dute, talde horretan hazi eta nabarmendu baitzen lehoien elastikoa jantzi aurretik. La Cartujako hitzorduarekin ilusionatuta, Riosek Athletic titulua eskuratzen ikusteko nahia adierazi du, baina final bat irabazteak dakarren zailtasunaz jabetuta.

1997-1998 denboraldian, Klubaren mendeurrenaren urtean, Ligako azpitxapelduna izan zenak azpimarratu du talde hartako kideek harreman ona dutela oraindik, belaunaldiz belaunaldi eta aldagelaz aldagela igarotzen den katearen garrantzia azpimarratuz, bere esanetan “jendarte osora” igarotzen dena eta, horrela, Athleticen indargune nagusietako bat eraikiz.

Finala baino ordu batzuk lehenago, Athletic Hiria ireki aurretik, Sevillako erdigune historikoaz edo ibaitik gertu dauden guneez gozatzeko gomendatzen die zale zuri-gorri, «argi eta energiaz betetako» hiriaren funtsezko zatiak baitira.