Ernesto Valverdek taldeko jokalari guztiak deitu ditu apirilaren 6an, larunbatean 22:00etan, Estadio de La Cartujan jokatuko den partidarako
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak bere jokalari guztiak deitu ditu RCD Mallorcaren aurka jokatzeko 2023/24 Kopako finalean, bihar, apirilak 6, larunbata, 22:00etatik aurrera, Estadio de La Cartujan.
Taldea 15:30ean irtengo da Loiuko aireportutik. Segurtasun arrazoiak direla eta, bi aireportuetan, Loiun eta Sevillan, sarrera eta irteera sarbide pribatuetatik egingo dira, eta ezin izango da bertan egon. Taldea Barceló Sevilla Renacimiento hotelean egongo da.
Athletic Cluben deialdia:
Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani Garcia, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Adu Ares, Prados eta Unai G.
Gainera, Egiluz eta Jauregizar filialeko jokalariak, txapelketaren aurtengo edizioan parte hartu dutenak, bihar batuko dira espediziora, Bilbao Athleticek gaur CD Tudelanoren zelaian duen neurketan aritu ondoren.