PRUEBA
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 529.792 euro bideratu ditu Lodosako “La Cava” auzoko hornidura- eta saneamendu-sareak, euri-urak eta zoladura berritzeko. Ingurune horretan herriko biztanleria osoaren %70 inguru bizi da. Berrikuntza hori Frontoia, San Inazio eta San Blas kaleetan egiten ari dira.