Imanol Pradales: “Euskadi igoko dugu etorkizuneko industria berrira eramango gaituen trenera”

0
PRUEBA

Imanol Pradalasek, EAJ-PNVren hautagaiak, hitzeman du Euskadi igoko duela etorkizuneko industriara eramango gaituen trenera. Pradales Mendaron batzartu da gaur Basque Research and Technology Alliance (BRTA) izenekoak barne hartzen dituen teknologia zentroetako arduradunekin, eta Azkoitian bisitatu ditu Ibarmiako instalazioak. Halaber, Euskadi berrindustrializatzeko planteatzen dituen proposamenetako batzuk zehaztu ditu. Hautagai jeltzaleak plan hau garatu nahi du ekonomia berriak, digitalizazioari, adimen artifizialari, teknologia kuantikoari edo datuen industriari lotuta eskaintzen dituen aukera berriak baliatuz.

“Ekonomia digitala eta datuen industria ezinbestean baliatu behar dugun aukera da. Euskadik gaitasun handiak ditu inbertsio berriak erakartzeko eta arlo honen barruan datuen zentro berriak eraikitzeko. Horiek izango dira etorkizuneko lantegien parte bat. Lantegi horiek enplegu berriak sortzea ekarriko dute, zuzenean edo zeharka eta, gainera, diru sarrera iturri berria ere izango dira fiskalitatearen alorretik, etorkizunera begira gure osasuna, hezkuntza eta gainerako politika publikoak finantzatzeko”, ziurtatu du Pradalesek.

Ildo beretik, hautagaiak iragarri du Industriako Azpiegiturak Garatzeko Inbertsio Funtsa sortuko dela, kapital pribatua erakarriko duena, B+G+I sektorera zuzendutako inbertsioak gutxienez %6 igotzeko, industriarako guneak eta eraikinak ezartzeko 1.250.000 m2 esleituz eta ROBOTEKIN robotika eta automatizazio poloari bultzada emanez.