- Lasterketaren bosgarren etapa Vitoria-Gasteiz eta Zornotza artean egin da
- Ertzaintzako 306 agente arduratu dira proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz, udaltzaingoekin elkarlanean
Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendaria nagusia arduratu da maillot urdina emateaz Itzulia Basque Country 2024 sailkapeneko gazte onenari, Juan Ayuso, Vitoria-Gasteiz eta Zornotza artean 175,9 kilometro egin dituen lehiaketaren bosgarren etapa amaitu ondoren.
Eusko Jaurlaritza, tartean diren herrietako udaltzaingoekin batera, hilaren 1tik ari da koordinatzen txirrindulari-probaren segurtasuneko eta lagun egiteko dispositiboa, eta guztira Ertzaintzako 306 agentek parte hartuko dute (trafikoko unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta Ertzain-etxeetako agenteek).
Itzuliak Euskadiko errepide-sareko trafikoan izango dituen eraginei buruzko informazio osoa hemen kontsulta daiteke.