Argi berdea alokairuko babes sozialeko hamabi etxebizitza eraikitzeko Berriatuko udalarekin egindako hitzarmenari

0

Gobernu Kontseiluak, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak eskatuta, baimena eman du Berriatuko (Bizkaia) udalerrian alokairuko etxebizitza publikoen eraikuntzarako hitzarmena sinatzeko. Horrela, udalerriko herritarrek etxebizitza duina eta egokia eta prezio eskuragarrietan izateko premiari erantzun nahi zaio.

Berriatuko Udalak udalerriko Urepel plazako 801,29 m²-ko partzela doan lagako dio Etxebizitza Sailari, Eusko Jaurlaritzak bertan errentamendurako hamabi etxebizitza berri inguru eraiki ditzan. Bestalde, Eusko Jaurlaritza arduratuko da eraikuntza-proiektua idazteaz, eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko kontratazioaz eta obren zuzendaritzaz.

Hamabi etxebizitza berri horiek, hasiera batean, udalerrian erroldatuta dauden pertsonei eskainiko zaizkie (hiru urteko antzinatasuna eskatuko da erroldan, adjudikazio prozesua hasteko momentuan). Hitzarmen hori barne hartzen da Etxebizitza Sailak Euskadiko landa-herrietan edo herri txikietan alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzea bultzatzeko eta herri horietan belaunaldien arteko erreleboa errazteko abian duen lan-ildoan.