Gaur egin den ariketak mugaz gaindiko larrialdi-kasuetako erakundeen arteko koordinazioa eta eraginkortasuna hobetu nahi ditu
Euskadiko, Nafarroako, Errioxako eta Espainiako gobernuek mugaz gaindiko baso-sute baten simulazioa jarri dute gaur. Ariketa Araban, Guardian, hasi da, baina Errioxara eta Nafarroara hedatu da, larrialdiei aurre egiteko taldeen koordinazioa eta eraginkortasuna probatzeko. Zehazki, Abalos (Errioxa), Samaniego, Guardia, Leza, Bilar, Kripan, Lantziego, Ekora, Oion (Euskadi) eta Lapoblación, Marañón eta Aguilar Kodes (Nafarroa) artean, hiru autonomia-erkidegoen arteko mugan, egin da ariketa.
Lehenengo aldiz, larrialdietarako sarea osatzen duten eragile guztien ordezkariak izango dituen aginte bateratu bat instalatu da, Administrazio bakoitzaren eskumenak errespeta daitezen.
Deialdia egin duten lau erakundeek “FX LAGUARDIA 2024” izena jarri diote ariketa honi, eta arrisku-egoerei aurre egiteko, esate baterako, baso-suteak itzaltzeko, prestatzeko larrialdietako taldeen etengabeko formakuntzaren parte da. Helburua koordinazioa, elkarri laguntzeko modua eta baliabide pertsonalen eta materialen baterako erabilera aztertzea da.